Adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatu du Arabako Saskibaloi Federazioak

  • Federazioko Zuzendaritza Batzordeak erabaki du ustezko erasotzailea federazio jarduera guztietatik baztertzea. Erakundeak adierazi du pertsona guztiek saskibaloiaz gozatzeko eskubidea dutela, eta "erabat gaitzetsi" du emakumeen aurkako portaera oro. Babesa eta elkartasuna adierazi dio biktimari.


2023ko maiatzaren 09an - 12:03
Argazkia: Arabako Saskibaloi Federazioa.

Arabako Saskibaloi Federazioak gaitzetsi du iaz Gasteizko saskibaloi taldeko adin txikiko neska bati egindako ustezko sexu erasoa. Federazioak jakitera eman du erakundearen parte den entrenatzaile bat ikerketapean dagoela. Hala, Zuzendaritza Batzordeak erabaki du salatutako pertsona kargugabetzea eta federazio jarduera guztietatik baztertzea.

Saskibaloi erakundeak gogorarazi du saskibaloiko kirol federatuan eta eskolako kirol-jardueran parte hartzen duten pertsona guztiek "saskibaloiaz gozatzeko eskubidea dutela, sexu edo generoagatik segurtasun ezaren sentsaziorik izan gabe". Gainera, "onartezin eta salagarritzat" jo du saskibaloian parte hartzen duen edonoren "osotasun morala, sexuala edota generokoa erasotzen duen edozein motako jarrera, iruzkin, jazarpen, larderia edo eraso".

Halaber, erakundeak "erabat gaitzetsi" du emakumeen osotasun pertsonalaren eta askatasunaren aurkako portaera oro, "bidezko eta berdintasunezko harreman eredu baten alde eginez". Hala, "baldintzarik gabeko babesa eta erabateko elkartasuna" adierazi diote biktimari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude