Federazioko Zuzendaritza Batzordeak erabaki du ustezko erasotzailea federazio jarduera guztietatik baztertzea. Erakundeak adierazi du pertsona guztiek saskibaloiaz gozatzeko eskubidea dutela, eta "erabat gaitzetsi" du emakumeen aurkako portaera oro. Babesa eta elkartasuna adierazi dio biktimari.
Arabako Saskibaloi Federazioak gaitzetsi du iaz Gasteizko saskibaloi taldeko adin txikiko neska bati egindako ustezko sexu erasoa. Federazioak jakitera eman du erakundearen parte den entrenatzaile bat ikerketapean dagoela. Hala, Zuzendaritza Batzordeak erabaki du salatutako pertsona kargugabetzea eta federazio jarduera guztietatik baztertzea.
Saskibaloi erakundeak gogorarazi du saskibaloiko kirol federatuan eta eskolako kirol-jardueran parte hartzen duten pertsona guztiek "saskibaloiaz gozatzeko eskubidea dutela, sexu edo generoagatik segurtasun ezaren sentsaziorik izan gabe". Gainera, "onartezin eta salagarritzat" jo du saskibaloian parte hartzen duen edonoren "osotasun morala, sexuala edota generokoa erasotzen duen edozein motako jarrera, iruzkin, jazarpen, larderia edo eraso".
Halaber, erakundeak "erabat gaitzetsi" du emakumeen osotasun pertsonalaren eta askatasunaren aurkako portaera oro, "bidezko eta berdintasunezko harreman eredu baten alde eginez". Hala, "baldintzarik gabeko babesa eta erabateko elkartasuna" adierazi diote biktimari.
??COMUNICADO OFICIAL??
Desde Federación Alavesa de Baloncesto @basketaraba rechazamos y lamentamos profundamente cualquier comportamiento que atente contra la integridad personal y libertad de las mujeres. #basketara pic.twitter.com/TpqzORciuI
— FAB - Basket Araba (@basketaraba) May 8, 2023