Adin txikikoei argazki sexualak eskatzeagatik ikertzen ari dira Donostiako saskibaloi entrenatzaile bat

  • Joan den astean atxilotu zuten gizona, eta epaimahaiak ikerketa burutu bitartean karguekin aske utzi dute.


2018ko maiatzaren 16an - 13:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mugikor bidezko mezuen bitartez bi adin txikikori sexu edukidun argazkiak bidaltzeko eskatu zien Donostiako Easo saskibaloi klubeko entrenatzaileak, baina mezua jaso zutenetako batek ere ez zion bueltan argazkirik bidali. Jazarritakoen familiek Donostiako udaltzaingoaren aurrean salaketa jarri dute, kluba gertatu denaren jakinaren gainean jartzeaz aparte. Klubak, bere aldetik, entrenatzailea kanporatu du eta bere salaketa propioa jarri du Udaltzaingoan.

Salaketok tarteko, entrenatzailea atxilotu eta aitorpena jaso zion Udaltzaingoak pasa den astean. Atxilotuaren etxebizitza ere miatu zuten, eta bertan konfiskatutako material informatikoa aztertzen ari dira. Udaltzaingoak autoritate judizialaren esku jarri zuen gizona, eta epaimahaiak karguekin aske utzi du ikerketa burutu artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!