Absolbitu egin dituzte Europar Batasunera igeri zihoazen herritarrei tiro egin zieten hamasei guardia zibilak

  • Cadizko Auzitegi probintzialak uztailaren 28an igorritako autoaren arabera, esku hartze poliziala “proportzionala” izan zen: 2014ko otsailaren 6an, guardia zibilek jaurtitako pilotakadengatik ito egin ziren Espainiako Estatura igerian sartu nahian zebiltzan hainbat lagun.

     


2020ko uztailaren 29an - 10:03
Segurtasun kamerek hartu zituzten irudietan ikusi zen tiro egin zietela igeri zihoazen pertsonei.

Cadizko Probintzia Auzitegiak Tarajalen hamabost etorkin ito zituzten guardia zibilak absolbitzea erabaki du; uztailaren 28 honetan igorritako autoan irakur daiteke erabakia. Urriaren 29an Instrukzioko 6. Epaitegiak hamasei guardia zibilen aurkako auzia artxibatzeko hartutako erabakiaren aurrean GKE ezberdinek aurkeztutako helegiteei ezezkoa ematen diela azaltzen da autoan, El Confidencial egunkari digitalak jaso duenez.

2014ko otsailaren 6an kostaldean pilotakadak botata hil zituzten Marokotik igerian, Mediterraneoa gurutzatzen saiatzen ari ziren 200 pertsonako talde bateko kideak. Ceutara iristea lortu zuten 23 lagunak berehala itzuli zituzten Marokora.

Azkenik, kausa ezetsi egin da: ez omen dago zantzu-frogarik "polizia-jarduera eskuhartze horietarako eska daitezkeen oinarrizko printzipioen aurkakoa" izan zela baieztatzeko, Probintzia Auzitegiaren autoaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-03 | Antxeta Irratia
Hendaiako erretentzio zentroan %34 pertsona gehiago atxilotu zuten iaz

Cimade elkarteak emandako datuen arabera, %55a aske geratu bazen ere, 2023an 351 pertsona atxilotu zituzten paperik gabekoak atxikitzeko zentroan. Gehienak Aljeria, Maroko eta Tunisiako jatorria zuten.


“Kaleko salmenta aurrera eramaten utz diezagutela aldarrikatzen dugu"

Apirilaren 18an, Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea deitu zuen, Bilboko manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko.


2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Eguneraketa berriak daude