Abortuak geldiarazteko agindua eman dute AEBtako zenbait estatuk

  • Ohio eta Texasek “beharrezkoak” ez diren prozedura medikoak atzeratzeko agindua eman dute, koronabirusaren krisiak irauten duen bitartean. Prozedura horien barruan abortua sartu dute. Abortuaren aldeko ekintzaileek lehentasuna eman behar zaiola adierazi dute, jendeak ezin baitu itxaron pandemia amaitu arte.


2020ko martxoaren 24an - 11:02
2018ko protestak Washingtonen abortu-eskubidearen alde.

Ken Paxton, Texasko agintariak martxoaren 23an azaldu bezala, ezinbestekoak ez diren zirujien artean daude “amaren bizia babesteko kasuak ez diren abortu-prozedurak”. 1.000 dolar edo 180 egunera arteko kartzela-zigorra dekretatu ditu neurria errespetatzen ez duenarentzat.

Texas eta Ohioko gobernuek neurri hori biziki garrantzitsuak diren ekipamendua gordetzeko hartu dutela adierazi dute, baita ospitaleetan izan daitezkeen pilaketen aurrean lekua izateko ere. Azken estatu horren kasuan, abortuaren defendatzaileek bataila legal bat abiatu dute abortu eskubidea mantentzeko.

Eztabaida plazara beste behin

Abortuaren aldeko aktibistek ez dute onartzen neurri hori jendartearen osasunari begira hartu denik. Koronabirusaren krisia agenda politikoan eragiteko erabili dutela salatu dute, zeharkako bide batetik abortua debekatzeko. Erabaki horrek hautsak harrotu ditu, eta abortuaren aldeko eta kontrakoek beren iritziak plazaratu dituzte.

Progress Texas abortu-eskubidearen aldeko taldeak osasun publikoa lehenetsi beharko luketela adierazi du, ideologiarekin jendeari arreta galarazi baino. Iritzi berekoa da Ohioko Planned Parenthood abortu klinika. “Planned Parenthooden lehentasuna mundu osoak oinarrizko osasun-arreta duela bermatzea da, abortuak barne”, adierazi du komunikatu batean.

Abortuaren aurkako taldeek, alta, gobernatzaileek hartutako erabakia txalotu dute. “Abortua aukera bat bada, hautazkoa da”, adierazi du Mark Harrington, Created Equal taldeko presidenteak The Guardianen.

Dena den, Ohioko abortu-klinikek behintzat, ateak zabalik mantentzeko asmoa erakutsi dute. Jakinarazi dute jada neurriak hartu dituztela eta segurtasunezko materiala ahalik eta gutxien erabiliko dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude