7.000 oinetako Gasteiz pluralagoa irudikatzeko

  • Irantzu Lekue artista gasteiztarrak 7.000 oinetako inguru bildu ditu Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazaren eta udaletxearen artean. Zapata guzti horien bitartez osatutako irudiez gain, udaletxera zuzentzen den gezi beltz bat ere osatu da.


2015eko apirilaren 17an - 15:53
3.000 zapata pare baino gehiago bildu dituzte Gasteizen. (Argazkia: @Sidalava).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekintzaren bidez “Gasteiz berri, jator, integratzaile, zabal eta kultur aniztasun zein elkartasunean oinarriturikoa irudikatu” nahi izan ditu artistak. Maroto alkateak sustatzen dituen “politika arrazista eta baztertzaileak” ere salatu ditu.

Gora Gasteiz plataformak adierazi duenez, “artelan honek herriaren batasuna adierazten du, pertsona bakoitza desberdina dela ahaztu gabe. Zapata bakoitza pertsona batena da eta honek bertan utzi ditu bere bizipenak. Zapaten eta bizipenen metatzeak herriaren batasuna islatuko du, bere desadostasunak eta bazterketa egoerak aldatzeko.”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!