6.000 oinetako behar dira Gasteiz integratzailearen aldeko ekintza artistikorako

  • Irantzu Lekue artista gasteiztarrak astelehen honetan eskatuko ditu Gasteizen instalazio artistiko berezi bat egiteko baimenak: 3.000 zapata pare behar ditu ekintza horretarako.


2015eko martxoaren 23an - 12:35
Irantzu Lekuek Andra Mari Zuriaren plazan egin nahi duen instalaziorako laguntza eskatu du.

“Gasteiz berri, jator, integratzaile, zabal eta kultur aniztasun zein elkartasunean oinarriturikoa irudikatu nahi ditut”, adierazi du Lekuek baimenak eskatzera joan aurretik.

Bestelako hiriaren alde

Bere ustez Gasteiz “green izatetik erabat grisa izatera igaro da”. Artistak salatu du hirian sufritzen ari den “dekadentzia kulturala”, sortzaileentzat laguntzarik ez egotea apenas eta Krea zentroak itxita jarraitzea.

“Artea, betidanik, gehiegikeriak salatzeko tresna izan da. Horregatik artea erabiliko dut bestelako Gasteiz bat aldarrikatzeko”, esplikatu du artistak.

Javier Maroto alkatearen kutsu xenofoboko adierazpenek ere izango dute zerikusirik kulturen arteko elkarrizketa sustatu nahi duen ekintza martxan jartzerakoan.

Parte hartu nahi?

Andra Mari Zuriaren plazan egingo den instalaziorako 20 boluntario behar dituela ere aurreratu du Lekuek. Parte hartu nahi duenak bere e-posta helbidera idatzi dezake.

Instalazioa burututa, erabilitako oinetakoak GKE bati emango zaizkio, oinetakoak behar dituztenek eskura izan ditzaten.

Hiriko 20 puntutara eraman daitezke oinetakoak: San Martin auzo elkartea, CCOO, IKA euskaltegiak (3), Zabalgana Batuz, HIESaren aurkako batzordea, Gasteiztxiki,  AEK euskaltegiak (3), CEAR, Ai laket!! Elkartea, Oihaneder Euskaren Etxea, Hala Bedi Irratia, Artium Museoa, ELA, IMVG (10:00etatik 14:00etara), LAB, ESK eta STEE- EILAS.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Jone Erzilla
"Denok ditugu esperientzia estetikoak, baina oso zaila da hori museo batean gertatzea"

Denbora darama “ingurua intentsifikatzeko gai diren horiei” begira eta horiekin lan egiten saiatzen, horretarako gertu duenari arreta jarriz. Irudietatik, hitzetatik, argitik eta horiek espazioan agertzeko duten forma eta moduetatik egiten du lan, batez ere. Orain... [+]


Eguneraketa berriak daude