SOS Arrazakeriak protesta egin du Hauteskunde Batzorde probintzialaren aurrean, Nafarroan bozkatzeko eskubidea aitorturik ez duten herritar guztien boto eskubidea eskatzeko. Diotenez, 60.000 pertsona inguruk ezingo dute bozkatu maiatzaren 28ko hauteskundeetan, eta adierazi dute "presazkoa" dela eskubide hori onartzea.
60.000 pertsona inguruk igandean ezin bozka ematea, "gizartean bizirik jarraitzen duen arrazismo instituzional eta estrukturalaren" beste adibide bat dela adierazi du Sos Arrazakeriak. Administrazioek ez dutela arazo horretaz hitz egiten gaineratu du eta eskubide politiko eta sozial horiek pertsona guztiei onartzea "presazkotzat" jo dute. Era berean, esan dute Nafarroan bizi diren pertsona guztien eskubideak aintzat hartzen dituzten hauteskunde programak falta direla adierazi dute.
Espainiako Estatuan egoera administratibo irregularrean dauden 500.000 erregularizatzea eskatu dute, eta alderdi politikoei Espainiako Konstituzioaren 13.2 artikulua aldatzeko eskatu diete: "Artikulu horrek berariaz baztertzen ditu pertsonak, bozkatzeko eskubidea nazionalitatearekin lotzen delako".
Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.
EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]
Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]
Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.