600 pertsonentzako kultur emankizunak Gasteizko Iradier Arenan

  • Maiatza eta iraila bitartean musika, antzerki, dantza edo zinema emanaldiak antolatuko dituzte. Kultur eragileek kudeatuko dute erakunde publikoek egokituko duten espazioa.


2021eko apirilaren 12an - 18:08
Kulturaren eta erakundeen ordezkariak kimenaren aurkezpenean. argazkia. alea.eus

Maiatzean hasi eta irailera bitartean, Gasteizko Iradier Arenak (garai bateko zezen plaza) askotariko emanaldi kulturalak hartuko ditu. Aurretik espazioa egokituko dute, 600 pertsonentzako kabida izan dadin indarrean dauden segurtasun arauak errespetatuz. 31 kultur eragile batzen dituen Kultura Bizia ekimena da astelehenean aurkeztu den egitasmoaren sustatzailea. Kultura Biziak kudeatuko ditu jarduerak, eta Eusko Jaurlaritza, Arabako Aldundia eta Gasteizko Udaletxea arduratuko dira espazioa egokitzeaz, 220.000 euroko aurrekontuarekin.

Hasteko, musika

Ekimenaren sustatzaileek azaldu dute asmoa askotariko jarduera kulturalak antolatzea dela: dantza, antzerkia, musika, zinema... Momentuz musika kontzertuak dira ezagutzera eman direnak. Hiruk data zehatza dute: La Excavadora eta Crim (Maiatzak 15): Talco eta The Potes (maiatzak 22); Gatibu (maiatzak 29). Datarik zehaztu ez badute ere, The Baboon Show, Mambo Jambo eta Lagrimas de Sangre taldeen kontzertuak ere iragarri dituzte. Azaldu dutenez, Kultura Biziak ekimeneko edozein kidek antolatu ahal izango ditu jarduerak, alokairu bat ordainduz eta sarreratik eta tabernatik ateratzen den diruaren zati bat jasoz. Kide ez direnek ere izango dute aukera espazioa erabilita, baina alokairu altuago ordainduta. Ikuskizunetarako sarrerak eskuratzeko www.kulturabizia.eus webgunea jarri dute martxan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Eguneraketa berriak daude