%6 nahi gabeko helburua Eusko Jaurlaritzarentzat


2021eko otsailaren 17an - 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

UNESCOK edozein herrialdetako hezkuntza-inbertsioak gutxienez bere BPGaren %6 izan behar duela gomendatzen du. Gasteizeko legebiltzarrak onartu berri dituen aurrekontuek 3.108 milioi euroko partida esleitu diote Hezkuntza Sailari, 2020koa baino % 6,5 gehiago. Zenbateko honek barne hartzen ditu COVID-19k eragindako krisiaren aurka hartutako neurriak ordaintzeko funtsak. Baina ezohiko kopuru hori kontutan izanik ere, 2021erako aurreikusitako BPGaren %4 inguru da, STEILASek behin eta berriz aldarrikatutako %6tik oso urrun. 2010. urtean hezkuntza-aurrekontua BPGren %4,18koa zela ikusirik, EAJ-PSEren koalizio-gobernu honentzat hezkuntzak duen garrantziaren adierazle.

Beraz, partida hori ez da nahikoa hezkuntza-sistemak dituen erronkei aurre egiteko eta Eusko Jaurlaritzaren beraren nahiak gauzatzeko: “Hezkuntza, beraz, herrialdearen erronka handia da. Hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzea da hazkunde iraunkorra eta integratua lortzeko tresnarik onena”.

Hezkuntza-aurrekontua zehatzago aztertuta, ondoriozta genezake Sailean izandako erreleboak ez duela funtsezko aldaketarik ekarri hezkuntza-politikan. EAJk eta PSOEk sinatutako Gobernu Akordioan jasotako lehen konpromisoak dio: “hezkuntza-zerbitzu ekitatiboa eta Kalitatezkoa sustatzea, Euskal Eskola Publikoaren funtsezko izaera aitortuz”. Hala ere, aurrekontu-proiektuan ez dago inolako zantzurik Eusko Jaurlaritzak konpromiso hori benetan beteko duela sinisteko.

"Partida hori ez da nahikoa hezkuntza-sistemak dituen erronkei aurre egiteko eta Eusko Jaurlaritzaren beraren nahiak gauzatzeko"

Itunpeko ikastetxe pribatuen finantzazioak handitzen jarraitzen du. Hala, hezkuntza-itunei dagokien partida 661 milioi eurotik gorakoa da, eta aldi berean, ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak ituntzen jarraitzen da. Diru hori gizarte kohesiorako atzerapausoak diren proiektu baztertzaileak sustatzeko erabili beharrean, hezkuntza inklusibo, ekitatibo eta feminista bultzatzeko bideratu liteke.

Aurrekontu-proiektuarekin batera, ikastetxeak sostengatzeko modulu ekonomikoak, hau da, ikastetxe pribatuak diru publikoz finantzatzeko hezkuntza itunak, onartuko dira. 2020ari dagokionez, moduluen igoera, oro har, %1,85 ingurukoa da, eta langileei dagokien gastua %2 ingurukoa. Era berean, aurrekontu-proiektuak honako hau jasotzen du: “2021. urtean, lan-kontratudunak ez diren Euskal Autonomiako Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako langileen urteko guztizko ordainsariek ezin izango dute %0,9tik gorako gehikuntza orokorrik izan 2020ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean”.

0-3 zikloari dagokionez, duela gutxi Haurreskolak Partzuergoko Gerenteak aurrekontu eskasak direla eta sinatutako akordioak ezin dituztela bete adierazi du. Hala ere, haur eskola pribatuak eta zentro pribatuetako 0-3 ikasgelak diruz laguntzeko partida mantendu egingo da (26 milioi euro baino gehiago), beraz, nahiz eta ikasle gutxiago izan, ikasle bakoitzeko diru-laguntza handitu egingo da.

Aipagarria da Berrikuntza Funtsa Programak izan duen igoera. Funts hori Hezkuntzako 2020ko aurrekontu-partidan sartu zen (560.000 euro) baina 2021eko proiektuan 10,5 milioi eurokoa da. Horren arrazoia aurretik beste programa batzuetan, bereziki, ikerketa-programetan, sartutako partidak lekualdatu direla da. Beraz, ez dago hezkuntza-ikerketari eta -berrikuntzari benetako bultzadarik. Beste behin ere, ikastetxe pribatu-itunduek ( ia 3 milioi euro) eta fundazioek (4,5 milioi euro) partidaren zati handi bat eramango dute.

% 6az ari garenean, ez gabiltza ameskerietan; jakin badakigu egoera ekonomikoa ez dela hoberena, baina garaia da, aspaldiko partez, EAEko zerga sistema aldatzeko, etorkizuna zorpetzearen karta bakarrera hipotekatu gabe, eta fiskalitate duin eta progresiboago baten alde egiteko. Gobernatzen gaituzten alderdi politikoek ausardiaz jokatu beharko lukete beste eredu baten alde, aberastasuna banatu dadin eta kalitatezko zerbitzu publikoak berma daitezen.

Amaitzeko, STEILASek arlo publikoaren alde egingo duten aurrekontuak eskatzen ditu, aurrekontu nahikoak, aparteko partidak finkatzetik hasita, negoziazio-mahaien ondoriozko balizko akordioei estaldura emateko, Haurreskolak Partzuergoaren doakotasuna ahalbidetzeko eta ikastetxe pribatuen ituntze unibertsalarekin amaitzeko. Euskal eskola publikoak bizirauteko diru funts iraunkor bat behar du, egun, gurean itunpekoak soilik duena.

Arlo publikoaren finantzaketak, hezkuntza publikoa barne, lehentasuna izan beharko luke eta horretarako, aurrekontuetan, behar diren partidak blindatu behar dira. Hezkuntza enpresak finantzatzea helburu duen ikastetxea aukeratzeko askatasun faltsuaren gainetik, hezkuntza publikoa izan behar delako gure ardatza. Horregatik Hezkuntza Sailari exijitzen diogu, gu guztion ardura badu, denona eta denontzat den euskal eskola publikoaren alde egin dezan apustua. Eta guztion topagune, baita gizartearen kohesio tresna izango den eskola hau kalitatezkoa, laikoa, doakoa, inklusiboa, plurala, feminista eta internazionalista izan dadin behar den diru inbertsioa bermatu dezan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Eguneraketa berriak daude