50 eragile sozial, politiko eta kulturalek Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa babestu dute

  • Altsasuko gazteen auziak izan duen “presio mediatiko eta politikoak gertaerekiko neurriz gaindiko zigorrak” eragin dituela salatu eta “auzipetu guztiak askatzeko” eskatu dute Nafarroako 50 eragilek. Bat egin dute larunbatean Iruñean egingo den manifestazioarekin.


2018ko ekainaren 13an - 16:55
Argazkia: Berria
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eragileek aurkeztu duten agirian, auzia terrorismo delitutzat epaitzeak “muturreko egoera sorrarazi” duela kritikatu dute, gertaerak Iruñean epaitu behar izan zituztela azpimarratuz, ez Auzitegi Nazionalean. Auzipetuei prebentzio kartzelaldia ezartzea ere deitoratu dute: “Uste dugu ez dagoela horretarako arrazoi legalik, eta horregatik auzipetu guztiak askatzeko eskatzen dugu”. Finean, “Estatu demokratikoa gidatu behar duten oinarrizko eskubideen defentsatik ez dugu epai hori onartzen, epaiketa osoan eman den proportzio faltagatik”.

Manifestazioa eta agiria babestu duten eragileen artean daude Iruñeko Peñen Federazioa, Sasoia, Nafarroako Gazte Kontseilua, Etxerat, Sare, Salhaketa, Ahaztuak, ELA, LAB, EHNE, STEILAS, CGT, Parlamentu Soziala, Kontuz, Attac, Aranzadi, Orain Mugituz, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, Ezkerra, Orain Mugituz, Martes Al Sol, Mugarik Gabe, Amapola del Camino, San Fermin 78, Iruñerriko Bilgune Feminista, Zabaldi, Herri Eliza, AHT Gelditu, Sodepaz, SOS Arrazakeria, Aroa Jubilatuak, Haizea Kultur Elkartea…

Ekainaren 16an, 17:00etan abiatuko da manifestazioa, Iruñeko Sadar futbol zelaitik, Altsasuko zortzi auzipetuentzat justizia aldarrikatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude