350.000 pertsona Txilen hezkuntza duin baten alde

  • Protesta jendetsuak izan dira asteazkenean gobernuak onartutako hezkuntza erreformaren aurka. Santiago de Txilen “Que Chile decida” lemapean 200.000 pertsona kalera atera dira.


2015eko ekainaren 11n - 12:28
Protestak jendetsuak egin dituzte Txileko hiri desberdinetan (Argazkia: @Noelita1980)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astebete baina gehiago greba mugagabean dauden ikasle eta irakaslek deitu dute martxara. Honez gain, Valdibia eta Valparaison ere mobilizazioak ugari izan dira besteak beste.

CONFECH-Txileko ikasle konfederazioak- bere hezkuntza proposamena plazaratu du. Bertan, besteak beste, hezkuntza eskubide sozial bezala aldarrikatzen dute.

Txileko lehen ministroak konfederazioari eskainitako negoziazioei muzin egin zien. Pasa den urtean bi aldean bilduta egon ziren eta konfederazioko kideek gobernuarekin adostutako gaiak kongresura ez eramatea leporatzen diote lehen ministroari.

Konfederazioko kideen esanetan hezkuntza publikoa krisian dago, merkatu kapitalistaren logika ez duelako ezbaian jartzen.

Mobilizazio hauek oihartzun handia izaten ari dira munduan zehar, Amerikako Amerikako Futbol Txapelketaren ostegunean hasten baita Txilen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025-10-29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude