Datu gutxi dago oraindik, ikastetxe askotan irakasle klaustroa biltzeke dagoelako, baina Eusko Jaurlaritzak proposatutako Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketa ez egitea adostu dute jada 120 ikastetxetan, Hezkuntza Plataformen Topagunearen arabera. Nafarroan ere bada mugimendurik 3. eta 6. mailako azterketen kontra. Hona egoera konplexuaren nondik norakoak.
LHko 3. mailako ebaluazio-diagnostikoa, Heziberri planean jasoa, hautazkoa dela azpimarratu du Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, “ikasleek dituzten konpetentziak neurtzeko”. Ardura guztia ikastetxearen bizkar uztea kritikatu dute, ordea, sindikatu eta guraso elkarteek. Ikastetxe batzuetan zuzendaritzak hartu du edo hartuko du erabakia, beste batzuetan irakasle klaustroak, eta bada gurasoak barne hartzen dituen Eskola Kontseiluan erabakiko duenik ere. Azterketa egitea adostuz gero, bi aukera daude: ISEI-IVEI (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea) eta Berritzeguneek batera prestatu duten eredua batetik, edo ikastetxeak berak prestaturiko azterketa bestetik. Bigarren kasu horretan, emaitzak ez lirateke kontuan hartuko diagnostikorako. Malgutasun horren pean ikastetxe ahalik eta gehienetan azterketa egin dezatela lortzea –eta beraz “helburua lortu dutela esatea”– da Jaurlaritzaren asmoa, sindikatu eta guraso elkarteen iritziz. Hautazkoa izan arren, proba egin dezaten “ikuskarien aldetik presio handia” egon dela gaineratu dute Steilas irakasle sindikatutik. Maiatzean zehar egingo dira proba hauek, eta maiatzaren 27 da emaitza-datuak sartzeko azken eguna.
Malgutasunaren pean ikastetxe ahalik eta gehienetan azterketa egin dezatela lortzea –eta beraz “helburua lortu dutela esatea”– da Jaurlaritzaren asmoa, sindikatu eta guraso elkarteen iritziz
Ikastetxearen erabakiari ere planto egin diezaiokete gurasoek
Ikastetxeak deliberatu dezake azterketa egitea, baina ikasle baten gurasoek edo gehiagok planto egitea erabaki dezakete (iazko ikasturtean egin moduan), proba ez egitea alegia, eta euren seme-alaben prozesu akademikoan ez luke inolako ondoriorik izango. “Momentu honetan gurasoek ez dute inolako beldurrik izan behar –dio Ana Garcia Laudio Ikastolako gurasoak–. Gure seme-alabentzat ez dago inolako eragin zehatzik proba hauek egiten ez badituzte. Ikastetxeetako langileek beldurra izateko arrazoiren bat izan dezakete. Baina beraiei esango nieke asko baldin bagara ezin izango dutela ezer egin gure kontra. Iaz hori frogatu genuen: proba pilotua oso gaizki atera zen, guztiok elkarrekin eta indarrez jokatu genuelako”.
Eskola publikoaren, ikastolen eta kristau-eskolen jarrera probaren aurrean
Esan bezala, oraingoz 120 dira azterketa egingo ez dutela adierazi duten ikastetxeak, publikoak eta ikastolak, baita kristau eskolaren bat ere. Azterketaren kontra agertu da EHIGE eskola publikoko gurasoen elkartea (Lehen Hezkuntzako 340 bat ikastetxe publiko daude EAEn). Ikastetxe bakoitzaren esku utzi du erabakia Ikastolen Elkarteak, "proba horren beharrezkotasunik" ez dutela ikusten adierazi ostean, eta gehitu digutenez, “ikastola askotatik esan digute ez dutela egiteko asmorik” (LHko 55 bat ikastola daude EAEn). Kristau-eskolen kasuan, “printzipioz ez dugu probaren ez alde ez kontra egiten, ikastetxe bakoitzak erabaki dezala; gu beti legearekin gaude, legeak esaten duena konplitzearen alde” (EAEn 133 kristau-eskola ari dira Derrigorrezko Hezkuntzan).
Nafarroan, 6. mailakoei ere azterketa
EAEn bezala, Nafarroan ere ebaluazio diagnostikoa eta hautazkoa izango da 3. mailan, ikastetxearen bizkar. Egiteko asmorik ez dutenen daturik ez da bildu Nafarroan, baina adibidez Sortzen euskal eskola publiko berriaren barruan dauden ikastetxeek ezezko jarrera agertu dute jada. LH duten 177 ikastetxe daude Nafarroan sare publikoan, eta beste 15 ikastola.
“Susmagarria da LOMCEk eskatzen duen adin berberetan planteatzea ordezko azterketak”. Kepa Yécora, Steilas
Horrez gain, 6. mailan ere egingo da proba bat, Nafarroako Gobernuak berak diseinatua (EAEn aurten ez, baina datorren ikasturtean egingo da 6. mailan “guk geuk diseinatutako proba”, iragarri du Uriartek). Ebaluazioaren nondik norakoak eta estrategia partekatzeko eskatu dute sindikatu nafarrek. “Ez dakigu itxurakeria ez ote den. Gure ikasleen konpetentziak aztertzeko ebaluazio propioa ez dugu gaizki ikusten, baina behar eta asmoak ondo definitzea eskatzen dugu; susmagarria da LOMCEk eskatzen duen adin berberetan planteatzea ordezko azterketak, zergatik 3. eta 6. mailan, zergatik ez mantendu 4. mailan, orain arte zegoen bezala? Pilota ikastetxeen teilatuan jarri du Gobernuak, eta LOMCEri ezetz irmo esan beharrean, ordezko azterketa hauekin itxurazko ezetza izan daitekeela uste dugu”, azaldu digu Kepa Yécora Nafarroako Steilaseko kideak.
Zergatik ez dute egin nahi azterketa?
“Orain arte 4. mailan egin da ebaluazio diagnostikoa, ziklo amaieran, eta logikoena da hori mantentzea, besteak beste 3. mailan gainera oraindik ez direlako nahikoa heldu halako azterketa egiteko”, diote EHIGEtik.
“Ebaluazio hauek produktibitateari begira eginak dira, ez dugu sinesten halako kanpo-ebaluazioetan, prozedura bera ez dugu egokia ikusten, eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak ezarritako ebaluazio sistema da, sistema bera Txilen eta hemen; horrek ez du islatzen hemengo ikastetxeetako errealitatea”, gaineratu dute Steilasetik.
Lehen Hezkuntzako zuzendariek ere kezka agertu dute: “Ikastetxeetako jarduna azterketa horietara moldatzen joango delakoan gaude, lorpen maila handiena eskuratu aldera, eta horrek urteetan esfortzu handiz egindako bilakaera metodologiko-pedagogikoa kaltetuko luke”.
Ana Garcia gurasoa ez da fio: “Esaten dute diagnostiko proba batzuk baino ez direla. Baina horrela saldu behar digute hasieran, sartu eta probak egiten hasi ahal izan daitezen. Beste momentu batean Espainiako Gobernutik LOMCEk eskatzen duena aplikatzea eskatu ahal diete. Emaitzak publikoak egitea, proba horiek gainditzea guztiz beharrezkoa izatea titulu bat lortzeko... Hori guztia geroago etorriko da. Horregatik ezin dugu pentsatu oraingo hauek diagnostiko proba batzuk baino ez direla eta gero LOMCEri ezetz esango diotela. Gainera, ez du zentzurik hainbeste diagnostiko proba egitea ume baten hezkuntza ibilbidean”.
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]