Haurrek kalera ateratzeko baimena izango dute Hego Euskal Herrian apirilaren 27tik aurrera

  • Espainiako Gobernuko presidenteak larunbateko prentsaurrekoan argitu duenez, apirilaren 27tik aurrera haurren konfinamendua arinduko dute. "Haurrek kalera ateratzea eta hobekuntzez gozatzea nahi dugu, babes neurriak hartuta", esan du Pedro Sanchezek. Irteeraren baldintzak, horretan lanean ari den batzorde zientifikoarekin batera zehaztu eta jakinaraziko dituzte aurrerago.

     

Argazkia: Dani Blanco

2020ko apirilaren 18an - 20:29

Haurrek ateratzeko baimena izango dute apirilaren 27tik aurrera, Espainiako presidenteak gaurko prentsaurrekoan argitu duenez. Erabakia hartzeko lantalde bat osatu zuen pasa den astean psikiatra, pediatra eta beste hainbat espezialitateko adituz osatua. Talde horrek hala gomendatuta proposatuko du Espainiako Gobernuak kalera ateratzen uztea hilaren 27tik aurrera. Zein urtera arteko haurrez ari diren ez dute argitu, baina 12 urtera artekoak izan litezkela aditzera eman du Osasun Publikoaren legea aipatuta.

Beraz, Espainiako Gobernuak erkidegoetako presidenteei egingo dien proposamena, haurrak etxetik ateratzea eta aire zabalean "egunean tarte batez" gozatzeko aukera ematea da. Irteerak nola kontrolatu eta zein baldintzatan egingo diren ez du argitu.

Pedro Sanchezek aurreratu duenez, deseskalada fase orokorra maiatzaren 10ean hasiko da, "zuhurtziaz eta pixkanaka", eta lurraldeka egingo dute eta Osasunaren Mundu Erakundearen aholkuak jarraituz. Ordura arte, konfinamendua mantenduko da, baina adingabeen kasuan izan ezik.

Kritika ugari

Konfinamenduaren hasieratik haurtzaroaren hainbat profesionalek salatu izan dute haurrak ikustezin bilakatu izana. Espainiako Gobernuak ezarritako konfinemandu neurri zorrotzetan haurren kolektiboaren behar zehatzak kontuan hartu ez izana. Azken astean kritika horiek asko zabaldu dira, maila sozialean eta politikoan –tartean Jaurlaritza eta Generalitatearen eskeara zehatzak–. Izan ere, Espainiako Estatua zen Europan haurrak etxean itxita mantentzen zuen estatu bakarrenetakoa.

Hilabetez haurrak jasaten ari diren konfinamendu zorrotzak ez dietela aukerarik ematen bizi-premiak, beharrizan fisikoak, psiko-emozionalak, sozialak, moralak eta hezkuntzakoak asetzeko, eta horrek arriskuan jar ditzakeela haien ongizatea, osasuna eta garapen fisiko eta psikikoa, diote Espainiako Gobernuak haurrak kontuan hartu ez izana kritikatzen duten zenbait profesionalek.

Gaiari buruzko artikulu gehiago:
 - Astotik jaitsiko al da Espainiako Gobernua ala beldur da?
 - Haurrak konfinamenduan egunean sei ordu baino gehiago izaten dira pantaila aurrean
 - "Umeak etxean preso, SOS haurrak" aldarria balkoietara zabaltzen ari da
 - 45.000 lagunek Espainiako Gobernuari eskatu diote umeak etxetik ateratzen utz ditzan
 - "Haurrek etxetik atera behar dutela aldarrikatzeaz gain, abagune ona da haurra subjektu gisa aitortzeko"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude