"Umeak etxean preso, SOS haurrak" aldarria balkoietara zabaltzen ari da

  • Espainiako Gobernuak umeen beharrei muzin egiten jarraitzea erabaki du, gutxienez hilaren 26ra arte. Egoeraren larriaz kezkatuta, zenbait guraso kalera ateratzen ari da haurrak aire zabalera ateratzeko aldarria. Eta bestetik, gaur 12:00etan, eltze-jotzea antolatu dute sare sozialen bidez "Haurrak SOS" lemapean.


2020ko apirilaren 14an - 09:34
Argazkia: Altzoan taldea

Gero eta gehiago dira umeak aire zabalera ateratzea ezinbesteko neurria dela aldarrikatzen duten ahotsak. Espaniako Gobernuak, ordea, gutxienez oraingo alarma-egoera amaitu arte –hilak 26–, haur eta nerabeei debekua ez kentzea erabaki du.

Horren aurrean, zenbait guraso salatzen ari dira umeen eskubide eta beharrak existituko ez balira bezala jokatzen ari dela Espainiako Gobernua. Horren adibide da Lekeitioko Altzuan hazkuntza taldeak sare sozialen bitartez egindako deialdia: "Jarri balkoietan ondorengo lelo hau edo bururatzen zaizun besteren bat agintariek umeak aire zabalean egoteko beharra kontuan har dezaten: Umeak etxean preso. SOS Haurrak".

Halaxe diote Facebookeko beren orrian: "Egoera berezi honetan badago jende kopuru handi bat ez dena kontutan hartu, ezta aitatu ere: gure umeak! Eurak dira bakarrak ezin direnak irten ezertarako ere. Gu nagusiok ahal gara irten beharrera, erosketak egiten, txakurra paseatzen... eurak ez! Betiko legez, helduzentrismoaren biktima dira, ikustezinak, apestatuak, arriskutsuak... Ba ez! Eurak gutxienez geuk beste eskubide daukate, eta beharrizan handiagoak beharbada". Hainbatek heldu dio ekimenari jada.

Gaur eltze-jotzea

Sare sozialen bitartez ere proposatu da, antolatzailerik zehaztu gabe, gaur 12etan eltze-jotze bat egitea "SOS Haurrak, gure umeen eskubideen alde" lelopean.

Eltze jotzea 12etan

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude