Polizia operazio erraldoia Alemanian eskuin muturraren aurka, estatu-kolpea prestatzen ari zirelakoan

  • Alemaniako poliziak 25 ultra-eskuindar atxilotu ditu asteazken goizean. Ustez erakunde terrorista bateko kideak dira eta estatu-kolpea ematea zuten helburu, Fiskaltzak jakinarazi duenez. Atxilotuen artean nobleziako kide eta politikariak daude, AfD alderdiko kide ohi Birgit Malsack-Winkemann epailea tartean. 3.000 poliziak parte hartu dute operazioan.


2022ko abenduaren 07an - 10:44
Azken eguneraketa: 11:57
Argazkia: Boris Roessler / dpa - Europa Press
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Fiskaltzaren arabera, iazko azaroa baino lehen sortu zuten aipatu erakundea, Taz hedabide alemaniarrean irakurri daitekeenez. "Alemaniako estatu-ordena deuseztu eta haren ordez haien Estatu-eredua ezartzea du helburu, zeinaren ildo nagusiak jada finkatu dituzten. Erakundeko kideak jakitun dira plan hori soilik gauzatu daitekeela bide militarra eta indarkeria baliatuta". Erakundearen organo nagusia "kontseilu" bat litzateke, eta "beso armatua" ere izango luke.

Taldeak zein izen duen ez dute argitara eman. "Konspirazio-teoriak izan ditzake oinarri", Fiskaltzaren hitzetan. Atxilotuak  Alemaniako konstituzioa obeditzen ez duen 'Reichsbürger' (Reicheko herritarrak) deitutako mugimenduko kideak dira, eta haien artean indar armatuetako (Bundeswehr) kide ohiak daude, baita Birgit Malsack-Winkemann AfD eskuin muturreko alderdiko politikaria ere.

Sarekadan 3.000 poliziak hartu du parte. Atxiloketa guztiak Alemaniako hainbat hiritan egin dituzte, bi salbu –pertsona bat Austrian atxilotu dute eta beste bat Italian–. Asteazken eguerdian operazioa zabalik dago oraindik; beste 27 susmagarri daude zerrendan, Fiskaltzak jakinarazi duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alemania
2025-05-21 | Nekane Txapartegi
Borrokak lotu nahian

Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...

Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]


Azkenean bigarren bozketan lortu du Merzek Alemaniako kantziler izateko gehiengoa

Lehen bozketako ezustearen ostean, CDUko buruak Alemaniako parlamentuko 325 diputaturen babesa jaso du bigarren bozketan, gehiengoa osatzeko behar dena –316 aulki– baino bederatzi gehiago. Bosgarrenez gobernatuko dute elkarrekin CDU-CSU eta SPD alderdiek... [+]


Merzek ez du eskuratu kantziler izateko gehiengo osoa Alemaniako Parlamentuan

CDU-CSUren eta SPDren arteko aliantzak 328 aulki baditu ere Bundestagen, 310 diputaturen babesa jaso du Merzek astearteko bozketan, gehiengoa lortzeko behar direnak baino sei gutxiago. Lehen aldia da Alemania errepublika federala denetik ez dela kantzilergai bat lehen bozketan... [+]


Ukrainarako “irtenbidearen” bila, edo ez?

"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Alemaniako poliziak istiluak eragin ditu M8ko manifestazioan, Palestinaren aldeko mezuengatik

Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa: Friedrich Merz kontserbadorea

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


2025-02-03 | ARGIA
160.000 pertsona baino gehiago irten dira kalera Berlinen, eskuin muturrari “suhesia” jartzea aldarrikatzeko

Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.


Eguneraketa berriak daude