Lehen bozketako ezustearen ostean, CDUko buruak Alemaniako parlamentuko 325 diputaturen babesa jaso du bigarren bozketan, gehiengoa osatzeko behar dena –316 aulki– baino bederatzi gehiago. Bosgarrenez gobernatuko dute elkarrekin CDU-CSU eta SPD alderdiek "Koalizio Handian", eta gobernu berria hamazazpi ministrok osatuko dute: hamar kontserbadorek eta zazpi sozialdemokratak. Lehen bozketako porrota Alemania murgilduta dagoen testuinguru politiko nahiz ekonomiko ezegonkorraren adierazle da.
Lehen bozketako ezustearen ostean, azkenean lortu du Friedrich Merz CDU Batasun Kristau-Demokratako buruak Alemaniako kantziler izateko gehiengo osoa Bundestagan: astearte arratsaldean egin zen bigarren bozketan 325 diputaturen babesa jaso zuen, gehiengoa osatzeko behar dena –316 aulki– baino bederatzi gehiago. Goizeko lehen bozketan gehiengoa osatzetik aldeko sei bototara geratu zen; Alemania errepublika federala denetik kantzilergai bat lehen bozketan aukeratzen ez den lehen aldia izan da.
Lehen bozketan itxura zuen Merzek Alemaniako kantziler izateko nahikoa babes lortuko zuela Bundestagan, CDU-CSUren eta SPD alderdi sozialdemokrataren arteko koalizioak 328 aulkitu baititu. Bozketa horretan, ordea, kontserbadoreen buruak 310 diputaturen babesa jaso zuen, eta beste 307k haren aurka bozkatu zuten. Phoenix telebista kateak jakinarazi zuen parlamentari kontserbadore eta sozialdemokrata guztiak zeudela Alemaniako parlamentuan lehen bozketa egin zenean. Hortaz, gutxienez bost diputatuk ez zuten bozkatu Merzen alde, baina bozkaketa sekretua denez, ezin da jakin nork.
Alemaniako hainbat hedabidek argitaratu zutenaren kontrara, Merz ez zen beldur izan bozketa berriz egiteko astearte arratsaldean, horretarako parlamentuaren bi herenen oniritzia jasota –soilik AfD Alemaniarentzako Alternatiba eskuin muturreko alderdiko diputatuak agertu ziren kontra–. Bigarren boz horietan Bundestageko 325 parlamentarik egin zuten Merzen alde, eta 289k kontra. Horrela, Frank-Walter Steinmeier presidenteak izendatu zuen Merz Alemaniako kantziler. 1949az geroztik, bosgarrenez gobernatuko dute elkarrekin CDU-CSU eta SPD alderdiek "Koalizio Handian", eta gobernu berria hamazazpi ministrok osatuko dute: hamar kontserbadorek eta zazpi sozialdemokratak.
Alemaniako testuinguruaren adierazle
Alemania testuinguru politiko nahiz ekonomiko ezegonkorrean murgilduta dago azken hilabeteetan, eta horren adierazle izan ziren otsailaren 23an egin zituzten presidentetzarako bozak: CDU garaile irten bazen ere 208 eserleku lortuta, SPDk inoizko emaitzarik txarrenak lortu zituen –120 diputatu–, hirugarren indarra izanda. AfD Alemaniarentzako Alternatiba eskuin muturreko alderdiak azken urteetan izaten ari den gorakada berretsi zuen, eta bigarren indar gisa kokatu zen 152 aulki eskuratuta.
Hain zuzen ere, alderdi horretako buru Alice Weidelek goizeko bozketaren ostean adierazi zuen CDU-CSU eta SPDren arteko koalizioa "ahula" dela, eta Merzi exijitu zion hauteskundeak berriro egin daitezela. Alderdi bereko presidentekide Tino Chrupallak, berriz, bigarren bozketaren ostean hedabideei adierazi zien "argi" geratu zela "zenbat balio duen" Alemaniako gobernu koalizio berriak.
CDU-CSUren eta SPDren arteko aliantzak 328 aulki baditu ere Bundestagen, 310 diputaturen babesa jaso du Merzek astearteko bozketan, gehiengoa lortzeko behar direnak baino sei gutxiago. Lehen aldia da Alemania errepublika federala denetik ez dela kantzilergai bat lehen bozketan... [+]
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.
Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]
Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.
Berlingo mobilizazio komunista tradizionala, Palestinarekiko elkartasunak markatua, bortizki zapaldu zuen Poliziak: kargak, ospitaleratutako zaurituak, atxiloketak, manifestarien inguraketa metro-geltoki batean eta abar.
Alemaniako Brandenburgo estatuaren azken hauteskundeetan Sahra Wagenknecht Aliantzak (BSW) botoen %13,5 lortu zuen. Alderdia Sahra Wagenknecht-ek sortu zuen, Die Linke alderdi ezkertiarraren kide ohiak. Die Linke botoen %10,7tik %3ra iragan da, eta estatuko legebiltzarretik... [+]