2021etik itxita zeuden lau muga pasabide irekiko dituztela iragarri du prefetak

  • Pirinio Atlantikoen prefeta Julien Charlesek adierazi du ““bateragarriak direla” segurtasunaren erronkak eta pasabideak berrirekitzea. Halaber, Poliziaren kontrolek “jarraituko dutela” argitu du.


2023ko urriaren 27an - 12:48
Azken eguneraketa: 15:20
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Naiz hedabideak jaso duenez, Pirinio Atlantikoen prefeta Julien Charlesek baieztatu du urriaren 30etik aurrera zabalduko dituztela Avenida zubia, Aldudetako pasabidea eta Larrain eta Izpegiko lepoak. 2021ko urtarriletik daramate itxita pasabide horiek, eta Charlesek adierazi du segurtasunaren erronkak eta pasabide horien berrirekitzea bateragarriak direla: “Poliziaren kontrolek jarraituko dute”.

Baionako hedabideetako ordezkariekin eginiko bileran iragarri du irekiera. Erabakia inguruko herrietan bizi diren lagunentzat “albiste lasaigarria” dela adierazi du, askotan “joan-etorri luzeak” egin behar baitzituzten “beste bide batzuetatik”. Hala ere, kontrol dispositiboen jarraipena baieztatu du: “Migratzaileentzat egoera ez da aldatuko”.

Bestalde, mugaren inguruan “kontrolak zorroztu” dituztela azpimarratu du, Palestina eta Israelen arteko gatazka dela eta. Hala ere, adierazi du “testuinguru berezia” izanik ere, “lau pasabideen irekitzea “ez dagoela kolokan”.


Irakurri gehiago: Euskal Herria
Euskal Herria kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 14
Izarrak ikusteko begiratokiak
Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan

2026ko abuztuaren 13
Hiriko basabizitza
Urubien atzetik

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...