Zurrumurruak eta susmoak izan ziren lehenengo; gero, orain gutxi izan arren, ondo informatutako iturriengandik jakin izan dugu aurten ez dela Gernika Saririk banatuko. Erabakia, diotenez, Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkatearena izan da.
Egia da Gernika Sariekin kritikoak izan garela Gernika Memoriaren Lekuko gure plataforman. Kritikoak, zenbait kasutan, saritutakoekin: ulertezina izan zen guretzat, esate baterako, 2019an Europar Batasuneko Errefuxiatuen komisario izandako Christos Stylianidesek jaso izana. Eta ez horrenbeste Stylianides jaunaren jardueragatik, berez, errefuxiatu eta migratzaileen auzian Europar Batasunaren politika higuingarri zein lotsagarria onargarritasun-zantzuz estaltzen zuelako baizik. Oso kritikoak izan gara orokorrean, sarien oinarri diren printzipioekin ere, zentzu bitan: alde batetik, kontzeptuagatik (gure iritziz, Gernikak, Memoriaren leku gisa dituen ezaugarriak eta ahalmena askoz zabalagoak eta sakonagoak dira, sariak mugatu diren eremua baino); eta bestetik, metodoagatik: sarituak aukeratzeko modua oso itxia dela uste dugu (herriko edozein taldek hautagaitzak aurkeztu ditzake baina epaimahaiak osaera mugatua dauka: Gernika-Lumoko alkatea -edo ordezkoa-; hiru zinegotzi -ordezkaritzaren arabera-; Pforzheimko alkatea -edo ordezkoa-; Gernika Gogoratuz Fundazioko ordezkaria; Gernikako Bakearen Museoa Fundazioaren ordezkaria; Gernika-Lumoko Kultur Etxearen Fundazioaren ordezkaria). Iaz horren harira, epaimahaia herriko memoria eta kultur arloko taldeei irekitzeko proposamena luzatu genion udalari, baina ez genuen erantzunik jaso…
Gure kritika gorabehera, uste dugu sariek badutela beren balioa, eta, edozein kasutan, Gernika-Lumok Memoriaren leku gisa duen historiarekin, esanahiarekin eta aitortzarekin bat egiten dutela. Historia, aitortza eta esanahi horiek ez dira, gainera, gure udalerrira bakarrik mugatzen. Gernika Memoria Lekua euskaldun guztion Memoriarekin lotuta dago. Euskal Herriko Memoria leku garrantzitsuenetakoa da Gernika-Lumo, eta ez bakarrik bonbardaketagatik. Aitzitik, bonbardaketaren krimenak denboran zehar euskaldunontzat izan duen berezitasunari estuki lotuta dago eta gertakizunaren momentu historikoak azaltzen du, drama edo tragedia haren unibertsaltasuna zein askatasunerako, justiziarako, benetako bakea lortzeko eta giza kidetasunaren alde borrokatzeko dauzkan indarra eta gaitasuna. Ondare hori ez dago, nahitaez pertsona baten, toki gobernu baten edo erakunde zein talde zehatz batzuen esku bakarrik. Bizirik nahi bada, gizarte oso baten ondarea da: mundu berri zoriontsuagoa eta justuagoa eraikitzeko beste herri eta nazioekin, ekintzaile indibidual zein kolektiboekin partekatzeko askatasun eta duintasun mezua; mundura, temati, bere mezua zabaldu nahi duen herri baten hotsa.
Ez dakigu Gernika-Lumoko alkatea eta udal gobernua gure ikuspegiarekin bat ote datozen, ez dutelako hartutako erabakiaren inguruko inolako azalpenik eman. Agian gaiak ez duela merezi edo gernika-lumotarrok zein euskaldun guztiok ez ditugula merezi pentsatuko dute, ostantzean aspaldi emango baitzituzten azalpenok. Guk, ordea, gaia ondo eta luze azaldu behar dela eta herritarrok arrazoiak ezagutu behar ditugula uste dugu. Horregatik, gertatutakoaren aurrean, aurten sariak bertan behera utzi izanaren aurrean, azalpen publikoa emateko eskatzen diogu Gernika-Lumoko udal gobernuari.
Sinatzaileak, Gernika Memoriaren Lekuko plataformaren izenean:
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]