2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira auzipetutako kidearen absoluzioa eskatu dute Gasteizen

  • Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak adierazi du aldaketa soziala kriminalizatzeko saiakerari erantzuten diola auzibideak.


2021eko ekainaren 2an - 11:48
(Argazkia: Hala Bedi)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatzen dizkiote pertsona bati, iazko urtarrilaren 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorrean parte hartzeagatik. Auzipetua ez zuten ez identifikatu ez atxilotu greba egunean, baina autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote. Ostegun goizean pasa da epailearen aurretik, Gasteizko epaitegien parean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, elkarretaratzea burutzen zela. "Lan, pentsio, bizitza duina aldarrikatzea, ez da delitua!" lelopean, auzipetuaren babesa adierazi eta haren absoluzioa exijitu dute. Epaiketa askatasun politikoen aurkako erasoa dela salatu dute.

Epaiketaz gain, azken hilebeteetan greban parte hartu zuten hainbatek isunak jaso dituzte. Horiek guztiak "aldaketa soziala kriminalizatzeko saiakera" gisa ulertzen ditu Euskal Herriko Eskubide sozialen kartak, eta horien gainetik mobilizatzen jarraituko dutela jakinarazi du.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Betikoak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.