2018tik Herbehereetako tren guztiek haize energiaz funtzionatuko dute

  • 2018an Herbehereetako tren guztiek haize energia baliatuta mugitu beharko dute (dagoeneko hala da trenbide-sarearen %50ean). Helburua betetzeko hitzarmena egin dute Eneco konpainiak, herrialdeko energia ekoizle eta banatzaile handienetako batek, eta bertako trenbideen energi horniduraz arduratzen den Vivens kooperatibak. Helburua betetzeko falta den energia oraindik martxan ez dauden hainbat parke eolikotatik eskuratuko dute. Parke horien erdia Belgikan eta Eskandinavian egongo da.


2015eko irailaren 3an - 17:13
Herbehereetan egunero 1,2 milioi pertsona ibiltzen dira trenez (Arg.: Maurits90-CC By).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iragarritako neurria ekainean Hagako epaitegi batek emandako epaiaren ondorioetako bat da. Epaileak berotegi-efektuko gasen igorpena murrizteko agindu zion gobernuari.

Zehazki, epaiak esan zuen 2020rako emisioak 1990ekoak baino %25 txikiagoak izan beharko direla. Hartara, Herbehereetako Gobernuak ezarria zuen %14 eta %17 bitarteko helburua legez kanpokoa litzateke.

Modu horretan, epaitegiak aintzat hartu zuen Urgenda GKEak 2013an Herbehereetako Gobernuaren aurka ipinitako salaketa. Urgendak argudiatu zuen gobernuaren politika ez zela bateragarria EBk klima aldaketari dagokionez ezarritako helburuarekin: planetaren tenperatura globala ez dadila handitu bi gradutik gora, industria aroaren aurrekoarekin alderatuz.

Epaileak, ezustean, arrazoia eman zion Urgendari, eta gobernuari agindu zion aipatutako emisio murrizketa lortzeko neurriak har zitzala.


Energia berriztagarriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.