2010eko San Ferminetako txupinazoko istiluen ondorioz ezarritako zigorren aurka manifestazioa


2015eko maiatzaren 25ean - 10:39
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zizurko Emakumearen plazan hasiko da datorren ostiralean, 19:00etan manifestazioa. Zigortutakoek agerraldian salatu dutenez, “tristea da oraindik ikurrinaren defentsan aritzeagatik kartzela zigorrak jartzea".

Zigortutako gazteek Auzitegi Gorenak “poliziaren bortizkeria beste behin babestu” duela salatu dute. “UPNk karriketatik ikurrina desagertzeko duen obsesioak, gu bezalako gazteak kondenatuak izatea baimentzen du”.

Guztira hamar urte eta hamar hilabeteko zigorra

2010eko San Ferminetako txupinazoan ikurrina udaletxe plazara sartzen saiatzeagatik hamahiru gazte atxilotu eta epaitu dituzte. Guztira hamar urte eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diete.


Ikurrina kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...