2.000 sinadura bildu dituzte Pasaian Escalerillaseko bizilagunentzat bizitoki-alternatiba baten alde

  • Pasaiako Portuak eta Euskal Trenbide Sareak etxetik bota nahi dituzte hamabi familia. Ekainaren 1ean Trintxerpen mobilizatzera deitu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko maiatzaren 24an - 07:20
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Maiatzaren 21ean, Pasaiako Portuan elkartu ziren Trintxerpeko (Pasaia, Gipuzkoa) Escalerillas blokeko hainbat bizilagun eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako zenbait militante. Escalerillasetik hamabi familia bota nahi dituzte Portuak eta Euskal Trenbide Sareak, eta bizilagunek ez daukate bizitoki-alternatibarik ziurtatuta. Hortaz, Portura bertaratu eta guztientzako alternatiba bat aldarrikatu zuten atzo.

Bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatuak 2.000 sinadura bildu dituzte azken asteetan, Escalerillaseko guztientzako bizitoki-alternatiba baten alde. Lortutako sinadura guztiak entregatu zizkioten atzo Pasaiako Portuko agintaritzari, nahiz eta hark uko egin zien bildutako sinadurei eta horiek oinarritzat dituzten exijentziei.

"Borrokan jarraituko dugu, entzun gaitzaten eta hamabi familia horientzako bizitoki-aterabide bat lortzeko", azaldu zuen atzo sindikatuko kide batek. Bide horretan, mobilizazio deialdi bat daukate eginda datorren ekainaren 1erako, Trintxerpen bertan. 12:00etan hasiko da manifestazioa, Gudarien Plazatik.

 


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.