Osasun arloko 2.000 boluntariok Bolivian eta Guatemalan lanean egiten dituzte oporrak

  • Baliabiderik eta osasun publikorik ez duen jendea lagundu asmoz, asko dira oporretan Bolivia eta Guatemalara joaten diren euskal medikuak. Denok Osasunaren Alde (DOA) gobernuz kanpoko erakundeak 2.000 boluntariotik gora ditu. 2002. urtetik 6.000 ebakuntza egin eta 18.000 lagun artatu dituzte.


2013ko abuztuaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bolivian, haur bat artatzen.

Maiatza eta azaroa bitartean joan ohi dira Hego Amerikara eta bidaia bakoitzean zirujaua, anestesista eta lau erizain joaten dira, elektromedizinako teknikariez gain. Kirurgia orokorra, traumatologia, ginekologia, otorrinolaringologia eta odontologia jorratzen dituzte, baita hezkuntza eta prestakuntza profesionala ere. Beni eskualdean esaterako (Bolivian), Trinidad hirian 96 oheko ospitalea eraiki dute eta 24 oheko beste bat San Ignacio de Moxosen, ebakuntza-gelarekin.

Ramon Arrizabalaga Gasteizko Txagorritxu ospitaleko radiologoa boluntarioetako bat da eta urtero oporren zati bat Benira joateko baliatzen du. "Egun osoz egiten dugu lan. Batzuetan egoerak gainditu egiten zaitu. Daukazunarekin egin behar duzu aurrera. Sarri, sinesgaitza da zein gauza gutxirekin egin dezakezun lan. Zalantzarik gabe, ematen duguna baino gehiago jasotzen dugu".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Gorputz hotsak
"Genero kontua da: osasun sistemak guztiz baztertzen eta erasotzen gaitu, ikusezinak gara"

Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]


"Hiperproduktibitatea barneratua dugu, kostatzen zaigu mugak jartzea"

Estresa, nekea, antsietatea eta beste dira sisifemiak eragiten dituen zenbait ondorio.  Esanahiaz, jatorriaz eta prebentzio neurriez mintzatu da Ziortza Karranza psikologoa.


Frantziako Estatuaren gobernantzaren mugak begi-bistan Mayotte uharteetan

Frantziako Estatuaren menpe segitzen duen Indiako Ozeanoko Mayotte irlan biderkatuz doaz kolera kasuak. Uraren kudeaketa kaskarra izan ohi da eritasun horren zabalpenaren arrazoietan eta, hain justu, uraren krisi gogorrari aurre egin nahian dabiltza bertako herritarrak. Bigarren... [+]


Eskola inguruetako kutsadura maila neurtu dute, eta emaitzak oso kezkagarriak dira

Euskal Herrian 28 ikastetxe-ingurune aztertu dituzte: 28ek Osasunaren Mundu Erakundeak segurutzat duen kutsadura maila baino kutsadura handiagoa dute eta %75ak ez du lortzen Europako Batzordeak berak onargarritzat duen kutsadura maila. Maiatzaren 10ean kalera aterako dira... [+]


Biolentzia psikiatrikoa salatuko dute Bilbon, Espainiako Estatu osoko Harro Zoro Erradikalek

EAEk du elektroshockaren praktika tasarik altuena Espainiako Estatuan; Nafarroan berriz, pazienteen euste mekanikoa ohikoa da ospitale psikiatrikoko unitateetan. Psikiatrikoetako indarkeria eta gehiegizko medikazioa salatzeko, Estatuko Harro Zoro Erradikalen manifestazioa Bilbon... [+]


Eguneraketa berriak daude