1960-1978 artean tortura "sistematikoa eta orokortua" zen Nafarroan

  • Hala dio Nafarroako Gobernuak eskatutako txostenak. Txostena osatzeko eta 1978tik aurrera ikertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du Martin Zabalza Nafarroako Bake eta Bizikidetza zuzendariak, baina orain arte traba juridikoek oztopatu dute ikerketa.


2020ko otsailaren 25an - 16:43

Ez du bide erraza izan txostenak. Giza eskubideen urraketak ikertzeko 30.000 euroko deialdia zabaldu zuen Uxue Barkosen Gobernuak 2017an, eta torturak ikertzeko diru bat esleitu zitzaion Euskal Herriko Kriminologiaren Institutuari, baina Espainiako Estatuko Abokatutzak helegitea aurkeztu zuen eta deialdia eten egin zen azkenean. Nafarroako Parlamentuak beste lege bat onartu zuen iaz, eta honen aurka ere helegitea aurkeztua dute PP, Ciudadanos eta VOXek.

Auzitegi eta medikuek ez zuten torturen ikerketa eraginkorrik egiten

Halere, txostenaren lehen urratsa izan daitekeena aurkeztu dute legebiltzarrean, EH Bilduk eskatuta. Txostenaren ondorioa da Frankismoaren amaieran eta Espainiako Trantsizioaren hasieran tortura praktika sistematikoa eta orokortua zela Nafarroan, eta asko zirela Espainiako Poliziarengandik eta Guardia Zibilarengandik jasandako tortura horiek salatzen zituzten herritarrak, baina auzitegi eta medikuek ez zutela salaketa horien ikerketa eraginkorrik egiten. 204 kasu aztertu dituzte eta 169 egiaztatu (beste 35etan ez zegoelako nahikoa dokumentaziorik).

Laura Bego eta Paco Etxeberriak zuzendutako txostenak hasiera batean 1960tik 2016ra bitarteko aldia hartu nahi zuen, benetako dimentsioa ezagutu asmoz, baina aipaturiko oztopoak izan dituzte. Azterlanari beste hainbat txosten txertatuko zaizkiola iragarri du Ana Ollo kontseilariak. Olloren hitzetan, torturaren biktimek egiarako eta erreparaziorako eskubidea dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2024-05-05 | Castillo Suárez
Eguna, ordua eta tokia

Tarteka bizitzak ekarrarazten dizkizu ahaztuta nahiko zenituzkeen oroitzapenak. Xafan-ekin geratu naiz gaur kafea hartzeko, Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuari buruzko solasaldia dugulako gero, eta konturatu naiz inoiz ez diodala ezer galdetu aztnugal hitzarekin... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


Eguneraketa berriak daude