Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
Oroibidea atariaren barruan dago proiektua eta berarekin dimentsio errepresiboa hezkuntza-etapa desberdinetako ikasleengana hurbildu nahi dute. Webgunea bilatzaile baten inguruan egituratzen da eta horretan, Hezkuntzako Batzorde Nagusiak espedientatutako 407 maisu-maistren eta irakasleriaren fitxak aurki daitezke.
Webgune berri hau, Reyes Berruezok, Juan José Casanovak eta Francisco Javier Emak El proceso de depuración de la enseñanza pública en Navarra, 1936-1976 (1936-1976an Nafarroako hezkuntza publikoan izandako garbiketa-prozesua) liburuaren testuinguruan egin zituzten Maisu-maistren eta irakasleen fitxa pertsonalak lanean oinarritzen da. Liburu hori Nafarroako Gobernuak argitaratu zuen 2023an.
Proiektu honekin helburu bikoitzari heldu nahi izan zaio: batetik, espedientepean dauden pertsonen fitxak Oroibidea-Memoria Bidea artxibo digitalean integratzea, herritar guztiek eskuragarri izan ditzaten; eta, bestetik, fitxa horiek ikasleen ikerketa-lanetan erabiltzea erraztea. Irakasle errepresaliatuaren web-orrira Oroibidearen atari nagusitik sartzen da, Erakusketak leloan sakatuz.
Dauden tipologiak ondo irudikatzen dituzten hamabi kasu hautatu dituzte eta zenbait osagarri ere eskaintzen dira, ikasleek errepresio hori testuinguruan koka dezaten. Horrela, mapan irakasle horien jatorrizko herriak eta errepresaliatuak izan zirenean beren lanbidean ziharduten herriak aurki daitezke. Denbora-lerro batek garaiko gertaera nagusiak kokatzen ditu, eta glosario batek ikasleek aztertze-prozesua ulertzeko ezagutu behar dituzten terminoak azaltzen ditu.
Garbiketa-prozesuari buruzko galdera batzuk ere gehitu dira, eta horien erantzuna Reyes Berruezo historialariaren bideo-zatien bidez ematen da. Amaitzeko, bi atal daude, bata Jarduerak izenekoa, eta bertan ikerketa-jarduera batzuk argitaratu dira webgunearekin egin daitekeen ikerketa motaren adibideak emateko; zeregin hori, ikastetxeek egiten dituzten proposamenekin osatuko da. Beste bat Ikasleen lanak izenekoa da. Hilabete batzuk barru, jendaurrean partekatu nahi diren ikastetxeetan egindako lanak kontsultatu ahal izango dira.
Kudeatzaileen esanetan, hezkuntza-webgune hau beste mugarri bat da Nafarroan errepresaliatutako maisu-maistren eta irakasleen aitorpen- eta erreparazio-jardueretan –2016ko irailean ere omenduak izan ziren–. Horrela, irakaskuntzan frankismoaren garaipenarekin bizi izan zen garbiketa-prozesu gogorra hurbiltzen da gizartera eta, bereziki, hezkuntza-mundura, arrazoi ideologiko hutsengatik eta zergati hutsalengatik askotan, irakaskuntzako profesional askoren karrera profesionalak zapuztu edo larriki baldintzatu baitzituzten.
"Esparza ibilbidea", Andosillako maisu baten eta bere ikasleen erbesteko bidaia
Otsailaren 27tik martxoaren 3ra bitartean, Madrilgo Lourdes-FUHEM ikastetxeko DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 37 ikaslek, hiru irakaslek eta Caminamos para no olvidar (Ibilian ibiliz, ez ahanzteko)Memoria Historikoaren Gazte Elkarteko zortzi kidek lagunduta, Ricardo Esparza Gómez Madrilen bizi den Andosillako maisuaren eta gerratik babestu zituen 350 haurren memoria berreskuratuko dute.
Frantziako erbesterako bidea egingo dute, eta Saint-Denis-d 'Oléroneko (Charente-Maritime departamentua) Abbaye de l' Ormeau kolonian amaitu ondoren, Andosillatik igaroko dira, eta bertan omenaldi ekitaldia egingo dute datorren astelehenean, martxoak 3. Han izango dira, halaber, Nafarroako Memoriaren Institutua, Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartea - Fusilatuen Elkartea-1936 (AFFNA-36), Andosillako Udala eta Andosillako Memoria Historikoaren Elkartea.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]
IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako. Elkargunea Bretxako Sarriegi plazako estatua izango da, 19:30ean, eta Amararaino joango dira... [+]
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.