Sexu erasoak egiteagatik zigortu dute Gerard Depardieu aktorea, baina ez da kartzelara joan beharko

  • Hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaitegiak, baina ez du zigorra bete beharko. Azken hamarkadan, dozenatik gora emakumek salatu dute aktore frantziarraren sexu erasoen biktima izan direla. 2021ean Les volets verts filmaren grabaketan eraso ziela salatu zuten bi andrek iaz, eta horren errudun jo du epaitegi batek.


2025eko maiatzaren 13an - 11:46
Azken eguneraketa: 12:48
Gerard Depardieu aktore frantziar ezaguna.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Charlotte Arnould aktoreak aurkeztu zuen Gerard Depardieu aktore entzutetsuaren aurkako lehen salaketa 2018ko abuztuan, gizonak sexualki bi aldiz eraso egin ziola azalduta. Nahikoa froga ez zeudela argudiatuta, ordea, fiskaltzak itxitzat eman zuen auzia 2019an, baina geroztik hogei bat emakumek salatu dute Depardieuren sexu erasoak jasan dituztela. Esaterako, 2021ean Les volets verts filmaren grabaketa lanetan eraso ziela salatu zuten bi andrek, eta horren harira aktorea sexu erasoengatik epaitzen hasi ziren martxoaren amaieran. Bada, asteartean heldu da auzibide horren ebazpena: epaileak erruduntzat jo du aktorea, eta 18 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote.

Depardieuren defentsak absoluzioa nahi zuen harentzat, "gezurrezko akusazioen biktima" dela argudiatuta. Izan ere, aktoreak bere aurkako salaketa guztiak ukatu izan ditu orain arte, eta ez da epaitegira joan bere aurkako sententzia ezagutzera: une honetan Azore Irletan (Portugal) dago, Fanny Ardant zuzendariaren film baten grabaketan. Hain zuzen, Ardant izan da aktorearen alde egin duten Frantziako pertsona ezagunetako bat; esaterako, Emmanuel Macron presidenteak telebista saio batean salatu zuen Depardieuren aurkako "gizon ehiza" egiten ari zirela.


Kultura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.