Juzgurik ez dut egingo ea “okupa onak” edo “okupa txarrak” existitzen diren, baina bateren batek ziur desberdinduko dituela telebistan ikusten dituen “okupak” eta film honetakoak. Ze, funtsean, premia batek eraginda, bere jabetzakoa ez den etxebizitza bat okupatzea erabakitzen duen familia bati buruzkoa da pelikula hau. Haientzat ez da hil ala bizikoa, egia da, oporretan joatea dutelako asmoa; baina bi ume mokorekin etxean, amak aisia baino gehiago sentitzen du norabait joateko. Ez du dirurik hotelik pagatzeko. Badu, ordea, senar ohiaren –eta zaintzen dituen bi haurren aitaren– familiak kostaldean duen etxe handi eta luxuzko bateko giltza, eta ziur dago ez dela inor egongo han. Senar ohiaren aita-amena da etxea, berez. Eta, ez dakigu zehazki zergatik, baina harreman oso txarra du emakumeak senar ohiarekin eta haren familiarekin.
Gauza asko ez dakizkigu oso ondo. Joachim Lafosse belgikarrak ahalegin berezia egin du trama guztia haurren begiradatik kontatzeko, eta, heldu posiziotik, gauza batzuk imajina daitezke, baina detaile franko ez dugu jasotzen. Esaterako, haurrek momenturen batean galdetzen diote amari ea zergatik ez dion bere aitaginarrebari deitzen, galdetuz gero utziko liekeelako bertan oporraldia pasatzen. Baina amak paso egiten du, bada-eta ezagutzen ez dugun arrazoirik. Oro har, esango genuke sentsazioak direla heltzen zaizkigunak: haurrei ahal dien Aste Santuko oporraldirik onena eskaini nahi die amak, Mediterraneoan urpean igeri egin eta arrainak erakutsita, jolas eginda. Baina mugak presente daude, beti. Izan ere, ikusiak izan ez daitezen, amak ahalegin guztiak egin nahiko ditu oporraldia pasatu bitartean aitaginarreba ezertaz ohartu ez dadin. Kostako zaio.
Bada laugarren pertsonaia bat filmean: gizonezko zuri bat, amaren laguna. Mutil laguna. Kasu honetan ere, haurraren begiradatik eta inozentziatik ikusita, ikusleak tankera har diezaioke ez direla bereziki kuadrillako lagunak... Baina arraroa da, haurren begiradatik ikusten ariko ez bagina gidoilariek gehiago sakonduko zuketelako bien arteko harremanean.
Trama horixe da. Drama garrantzitsua dago, aitor daigun. Konta daiteke era umoretsu batean, modu dramatikoago edo ilunagoan, edo dena delakoan. Eta egia esan, ez dakit nondik jo duen. Ez da ez batere iluna, ezta oso argia ere. Mantsoa da Lafosseren kontakizuna. Oroitarazi dit duela bi urte hemen bertan aurkeztu zuen Un Silence pelikula; piano hotsak ugari, pertsonaien arteko begiradak, isiluneak, eta tristura sentsazio konstante bat, baina ez oso handia.
Ideia nagusira itzulita: “okupa onak” dira filmekoak. Bistan da. Ama-semeen solasaldi labur batek ere iradokitzen du, “eskubidea daukazue hona etortzeko, zuen aitarena delako". Eta aita joango ez denez, amak uste du, etikoki, ondo ari dela egiten, haurrei oporraldi on bat ematen, beraien aitonarena den etxean. Hor dago gakoa: etikoki bai, eskubidea daukate. Etxerik ez duenak eskubidea daukan bezalaxe etxe huts batean sartu eta bertan bizitzeko.
Dominga Sotomayorren Limpia pelikulak estreinatu du Horizontes Latinos saila, Latinoamerikako pelikulena, hain zuzen ere. Txileko hiriburuan kokatuta, interna edo etxeko langile baten istorio klasikoa ekarri du pantailara Sotomayorrek. Herrialdeko hegoaldeko klase baxuko emakume... [+]
José Alayónen La Lucha besarkadaz beteriko eszena batekin hasi da, indartsu, ohartu garen arte besarkada horiek kanariar borroka deritzon kirol bateko heltze teknika bat zirela. Fuerteventuran, Miguel aita (Tomasín Padrón) eta Mariana alaba (Yazmina... [+]
Zaila izan ohi da, Zinemaldian horrenbeste pelikula ikusteko garaian, egutegia ondo antolatzea. Sail ugaritako filmak aukeratu, gustukoak izango zaizkizunak bilatzen saiatu, egunak eta orduak ondo itxi... Tartean, ordu galduren bat betetzeko, atentzioa eman ez dizun lanen bat... [+]
Film honek irekiko du gaur, ofizialki, Donostiako Zinemaldia, baita Sail Ofiziala ere. Daniel Hendlerrek zuzendu du 27 noches pelikula, hein handi batean errealitatetik asko duena. Baina ziur ez zela istorioa errealki hain arin iragan.
Martha Hoffmanek 80taka urte ditu,... [+]
Euskal Aktoreen Batasunak emandako saria aktore irundarrak jasoko du aurten, Euskal Zinemaren Galan egingo den ekitaldian, irailaren 23an.
Beste urte batez, ARGIA komunikabidea bertatik bertara ibiliko da munduko zine jaialdirik ezagunenetakoan, Donostiako Zinemaldian, ostiral honetan hasi eta hurrengo larunbatera arte. Fokuen azpian ibiliko diren filmei ez ezik, apalago igaroko direnei begira ere ipiniko gara, eta... [+]
Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.
Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.