171 langileak kaleratzeko espedientea martxoko lehen astean aurkeztu nahi du Laudioko Guardianek, eta aurkako elkarretaratzea egingo dute

  • SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.

Bilbora joko dute Guardian enpresako langileek. Aiaraldea.eus

2025eko otsailaren 21ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Laudioko (Araba) Guardian konpainiako langileek elkarretaratzea egingo dute otsailaren 28an Bilbon, SPRI sozietatearen egoitzaren aurrean, 10:00etan. Modu horretan, ahalik eta lasterren esku hartzea exijitu nahi diote Eusko Jaurlaritzari.

"Eusko Jaurlaritzaren pasibotasunaren aurrean, berehalako neurriak eta enpleguaren suntsiketa ekiditeko alternatibak mahaigainean jartzeko eskatzen diegu. Gaur gaurkoz ez dago jardueraren jarraikortasunerako inongo konponbiderik", adierazi du langile batzordeak.

Izan ere, multinazionalak jakinarazi die langileei martxoko lehen astean aurkeztuko duela 171 behargin kaleratzeko espedientea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!