15 urteko kartzela zigorra eskatu dute Turkiako hainbat fiskalek ‘Cumhuriyet’ egunkariko 13 langilerentzat

  • Kazetarien aurkako ehizak ez du etenik Turkian. 15 urte arteko kartzela zigorra eskatu dute Turkiako hainbat fiskalek egunkari bateko dozena bat langileentzat.


2018ko martxoaren 21ean - 13:07
Musa Kart komikigilea da kartzelara joan daitekeenetako bat: bere zintak terrorismoarekin lotu ditu Erdoganen erregimenak.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Jada egunkariko 17 langile eta langile ohi prozesu judizialetan daude "terrorismo" delituak leporatuta. Kasuak alarma piztu du, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea adierazpen askatasunari jartzen ari den muga geroz eta estuagoengatik.

Cumhuriyet egunkariko zuzendari Akin Atalay-k 500 egun daramatza espetxean arrazoi berarengatik.

Kide izan gabe, talde terrorista bati laguntzea egozten diete egunkariko langileei. Ustez PKK Kurdistango Langileen Alderdiari sostegua ematea da auziaren gakoa, baita beste bi talderi ere: DHKP-C erakunde marxista-leninistari eta Fethullah Gulen teologoaren inguruan elkartutakoei –Erdoganen erregimenak Gulen jotzen du 2016ko estatu-kolpe saiakeraren bultzatzailetzat–.  

Akusatuen artean, esaterako, Musa Kart komikigilea eta Kadri Gursel kazetariak daude. 13 eta 15 urte arteko espetxealdia eskatu dute euren aurka, Cumhuriyet egunkarian publikatutako komiki eta artikuluak terrorismoarekin lotuta.

NDTV.com atariaren arabera, Turkian egun 153 kazetari daude kartzelan euren lana egiteagatik.


Turkia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.