145 pertsona hil ditu dagoeneko koronabirusak Euskal Herrian

  • Martxoaren 23an lehen aldiz Bizkaian (1.032) kasu gehiago baieztatu dira Araban (1.009) baino.


2020ko martxoaren 24an - 06:59
Martxoaren 23ko datuak, Berriak egindako kontaketan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Berria-k landutako datuen arabera, hauek dira martxoaren 23ko datuak: 145 pertsona hil ditu koronabirusak Euskal Herrian eta 3.310 gaixotu, datu ofizialen arabera.

Lurraldez lurralde

Egun horretan lehen aldiz, Bizkaian (1.032) kasu gehiago baieztatu dira Araban (1.009) baino. Azkeneko egunetan, Nafarroan ere asko ugaritu dira (886). Gipuzkoa doakie atzetik (380), aurreneko gaixoetako bat bertan atzeman zuten arren. Ipar Euskal Herriko datuak ez dira zehatzak: Frantziako osasun sistemak eskualde administratiboen araberako datuak ematen ditu: Pirinio Atlantikoetan 40 gaixo atzeman dituzte, baina ez da posible probintziaka bereiztea. Jakin da, hala ere, gutxienez hamar kasu baieztatu direla Lapurdin, Baionako zahar etxe batean bost kasu atzemanda (hiru egoiliar eta bi langile). Zuberoako gaixoak Paueko ospitalera eramaten dituzte, eta han hil da zuberotar bat. Beste zuberotar bat ere bada Paueko erietxean.

Biztanleriaren arabera, Arabako 10.000 biztanleko, 30,43 zeuden kutsatuta martxoaren 23an, datu ofizialen arabera; Nafarroan 12,24 ziren; Bizkaian 8,95; eta Gipuzkoan 5,81.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!