14.000 saski banatu eta Nafarroako euskalgintzarentzat 175.000 euro lortu ditu Errigorak

  • Azken kanpainaren emaitzak eman ditu Errigorak. 14.000 saski banatuta, 175.000 euroko irabaziak lortu dituzte Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari sostengua ematen jarraitzeko.


2017ko azaroaren 23an - 09:54

Antolatzaileek adierazi dutenez, kanpaina “ederra” eta emaitzak “bikainak” izan dira: “175.000 euro bildu ditugu euskaratik, euskaraz eta euskararentzat”. Lortutakoa ez dela kasualitatea diote, “175.000 euro ez baitira zerutik erotzen” eta herrilanean egindako lana txalotu dute. Aurtengo kanpainan buru belarri murgildu diren boluntario, haur, nekazari nahiz banatzaileei eskerrak eman nahi izan dizkiete eginiko lanagatik. “Saskiez gozatzea baino ez zaie geratzen Errigora posible egiten duten guztiei”.

Bost urte dira Errigora ekimena sortu zela. Aurtengo kanpaina kontuan hartuta, jada 800.000 euroko ekarpena egin diote euskalgintzari. Urriaren 26an hasi zuten herriz herri egin duten kanpaina. Herrien artean zubiak eraikitzea izan da bosgarren. edizioaren xedea, harreman berriak eraikitzeko. “Oso pozik gaude lortutakoarekin”, diote antolatzaileek.

Eskerrak emanez eta eginiko ibilbidea hausnartuz, Errigorak eskutitz bat zabaldu du.

 

BERRIRO ERE EGINDUGU ETA  EZ DA KASUALITATEA; HERRILANA DA!

 

14.000 SASKI ESKATU ETA AURTEN ERE 175.00 EURO BIDERATUKO DIRA NAFARROA HEGOALDEKO EUSKALGINTZARA. 5.URTEZ JARRAIAN BURUTU DEN KANPAINA HONEKIN, DAGOENEKO 800.000€ TIK GORAKO EKARPENA LORTU DUGU.

 

Udazkeneko #EUSKARARIpuzka 5.kanpaina honek, emaitza bikainak izan ditu aurtengoan ere. Urtez urteko ibilbide honek, ekimena bera noraino sustraitu eta errotu den erakutsi digu eta kanpaina honetan ere milaka izan gara, urtero bezala, gabonak bueltan etxera iristen den saski eder honi tokia egin diogunok.

 

Eta bai berriro ere egin dugu! Eta bosgarrenez! Ez. Ez da kasualitatea. 14.000 saski ez dira

berez egiten. Ez dira berez eskatzen. Ez dira berez banatzen. Euskalgintzari ez zaizkio

175.000 euro egunero zerutik jausten. Euri-zaparradak bai. Txingorra ere bai. Eta,

lantzean behin, baita elurra ere. Baina 175.000 euro ez. Ez. Ez da kasualitatea izan.

Herrilana izan da. Herrilangileak izan gara. Bai. Herrilangileak.

 

Ehundaka gara herriz herri Errigoraren sarea osatzen dugun boluntario nekaezinak. Banatzaile,komertzial, gidari eta diruzainak. Jende polifazetikoa.

 

Gabonetako oparia opari bikoitz izatea erabaki duten enpresa txiki eta ertain berriak ere batu zaizkigu aurtengoan. Enpresa horietan bakarrik 600-700 saski gehiago eskatu dira. Ezin uka ordea, aurreko urteetan saskia eskuratu duten batzuei, arrazoi  ezberdinengatik, aurten ezinezko egin zaiela. Baina konbentsituta gaude Herrilan honen parte sentitu eta aurrerantzean ere berriz saskia eskuratzen jarraituko dutela. Errigoraren komunitate honen parte sentitzen direla.

 

Karpa batekin herrian gora eta herrian behera ere ibili gara. Errentierian, Leitzan,

Amurrion, Ziburun eta beste hamaika txokotan. Euskal herrien artean zubiak

eraikitzen: Kalea irabazten; Herrilana balorean jartzen.

 

Kartoizko zubiak ere eraiki ditugu, gure egitekoa zein den irudikatzeko.

 

Ablitasen ere ahalegin berezia egin genuen han batu ginenak. Haurrak. Ekoizleak. Herritarrak. Herrilanean milalaka kartoi zati saski bihurtu genituenak.Herrilanak lagunak eskaini eta harremanak estutzen dituela zuzen zuzenean konprobatuz.

 

Herria irriz egiten duen lagun ezagunen bat ere ibili zaigu kanpainan Errigorarekin. Porrotx gurekin aritu da eskutik eskura eta euskarari puzka. Milesker Porrotx.

 

Eta zer esan Herri-komunikabide eta komunikatzaileetaz;Bertakoak, eraldatzaileak edota euskaldunakdiren horietaz. Bihotzez eskertzen dizuegula beste behin ere hain baliabide gutxirekin dabilen ekimen honi bidea erreztearren. Elkarrizketak, erreportaiak eta albisteak lau haizetara ibili dira udazken honetan eta honek herritarron ezagupen eta aurreiritziak moldatzeko aukera eskaini digu berriz ere. Hain hain urrun ikusten den eremua hemen berton sentituz.

 

Oraindik baina, eskatutako saski guzti horiek Ablitasetik atera eta 14.000 etxetara iristeko badugu biderik aurretik. Saskiak banatu saskiak jaso... Gozatu dezagun ba egindako Herrilanaz ; Goza ditzagun maitasun osoz ekoiztutako Nafar produktuak; Eta  goza dezaguneuskaltzaleok euskaraz, 175.000€ horiek lagunduko dute horretan eta…

 

Biba gu!

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Eguneraketa berriak daude