13.000 saski bidez, Errigorak 162.500 euro bideratuko ditu Nafarroako hegoaldeko euskalgintzara

  • Errigorak dagoeneko amaitu du bere seigarren saski kanpainaren eskaera unea. Udazken hasieran eskaerak egiten dira eta hauek prestatu ondoren orain banaketaren unea da. Honetarako Nafarroa osoan eratu duen sare zabala erabiltzen du Errigorak, besteak beste eskola, auzo elkarte, euskaltegi, taberna edota herri mugimenduko beste hamaika talde.

     


2018ko azaroaren 21an - 11:22
Haurren partehartzea Ablitasen, auzolan batean. (Arg.: Errigora)

2013 eta 2017 artean bost kanpaina egin ditu Errigora ekimenak.eta Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara 800.000 euro inguru bideratu ditu. Udazken honetan seigarren kanpainari ekin diote eta adierazi dutenez, "bide beretik segitzeko asmoa dugu, izan ere, urteotan lortutakoa garrantzitsua da, baina askoz gehiago da oraindik lortzeko duguna".

"Pasa dugu bost urteko langa. Erraza ematen du, baina ez da hain sinplea urtez urte 200 herri baino gehiagotan ehunka lagun bere borondatez kanpainari emanda ibiltzea. Dozenaka euskaltegi, ikastola, eskola, elkarte, denda txiki, taberna eta abarretan kanpainaren berri eman eta eskaerak jasotzeko ahalegina egitea. Ez da erraza auzolan ariketa erraldoi hau udazkenero errepikatzea. Milaka etxetan urtero Errigoraren saskia hartzeko hautua egitea".

"Ez da erraza, baina oso polita da. Oso polita da urteotan nolako ekoizleen familia osatu dugun ikustea", diote Errigorakoek. 23 ekoizle etxek parte hartu dute kanpainan, dozenaka langile eta ehunka nekazarik. "Oso polita da helburuak konpartitzen ditugunen arteko elkarlana. Eta politagoa desberdinen artekoa; batzuei besteen irrikak eta ametsak itsastea".

Aurtengo kanpainako 162.500 euroak bideratuko dira Nafarroa hegoaldean euskarari hauspoa ematen segitzeko: "Ikastolek, oinarrizko beharrei erantzuteaz gain, inbertsio berriei aurre egiteko aukera ere izango dute; AEKn izena ematen dutenek beka-sistema baterako sarbidea izango dute eta Sortzenek euskararenganako aurreiritzi eta diskurtso gezurtiei aurre egiten jarraituko du, sare publikoan D ereduaren aldeko hautua sustatuz".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Eguneraketa berriak daude