Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Espainiako Itsas Armadaren ikurra Getarian eta Getxon izango da uztailean. Elcano Itsasontzia ezaguna da Espainiaren eta Espainiako Armadaren aldeko apologia egiteaz gain, 2014an 127 kilo kokaina atzeman zizkiotelako mastetan ezkutatuta. Espainiako Justizia militarrak aste honetan kasua ikertzen jarraitzea erabaki du.
Urtarrilaren 13an abiatu du bidaia Cadizetik eskola-ontzi militarrak. “Espainiaren alde bizitza eman zuten“ itsas-gizonei omenaldia egin ostean Ameriketako bidea hartu du. Kontinente hartan hainbat hilabetez izango da, ondoren Portugal, Polonia eta Alemanian geldialdi bana egingo du eta uztailean Getarian eta Getxon izango da. Hala, Espainiako Armadako itsasontzia lehen aldiz izango da izena ematen dion itsas-gizonaren jaioterrian.
Espainiako Armadak eta Getxoko Itsas Klubak antolatutako estropada
Espainiako Armadak eta Getxoko Abra Itsas Kirol Errege Klubaren artean antolatutako Bilbo-Getaria-Bilbo estropadan parte hartuko du. Estropada hau da Elkanoren mundu bira ospatzeko Espainiako Gobernuak eta Armadak antolatu duten hamaika ekimenetako bat.
Espainiako armadako kideek Getariako geldialdi hori probestuko dute, XV. mendeko mertzenario getariarrari omenaldia egiteko herriko monumentuetako baten aurrean.
Espainiaren eta “narkotrafikoaren” zerbitzura
Armadako kide berriak itsasoan trebatzeko eskola gisa izateaz gain, Elcano ontzia “Espainiako Kanpo politikaren laguntzailea” da, “Espainiako ikur nazionala munduan barrena eraman” eta “itsasontzia bisitatzen dutenen maitasun eta estimua lortzeko”. Hala, portuz portu ibiltzen da urte osoan. Bidaia horietako batean itsasontzia mundu osoan ezagun bilakatu zuen kasua gertatu zen 2014an. Cadizen 127 kilo kokaina atzeman zizkioten, AEBetako agintariek narkotrafiko sare bat desegin ostean lortutako informazioari esker. 2014ko apirilaren 14an Kolonbiako Cartagena de Indias-en kargatu eta ezkutatu zuten droga itsasontzian. Eta horregatik orduko tripulazioarem sei kide ikertu dituzte.
2018ko maiatzean kasua artxibatu bazen ere, kasua berriz irekitzea erabaki du aste honetan Espainiako Justizia militarrak.
Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]
Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]
Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]