11.281 positibo identifikatuta igandean Hego Euskal Herrian eta igotzen jarraitzen du

  • Osakidetzak eta Osasunbideak kutsatze datu altuak eman dituzte berriz ere. Hurrengo egunetan joera goranzkoa izatea espero da.


2022ko urtarrilaren 03an - 14:09
Azken eguneraketa: 15:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Igandean 29.416 PCR proba egin ziren Hego Euskal Herrian, eta horietatik 11.281ek positibo eman zuten COVID-19an, postitibo tasa %38,3an kokatuz. 748 herritar dago ospitaleratuta gaitzagatik, 156 ZIUetan ingresatuta. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 9.472 positibo atzeman dituzte, 692 pertsona daude erietxean, 132 ZIUan. Nafarroan identifikatutako positiboak 1.663 dira, 188 herritar dago ospitalean, 42 ZIUan. Omicron aldaeraren eraginpean jarraitzen du Euskal Herriak, kutsagarritasun handikoa baina larritasun gutxiago eragiten duena, eta hurrengo egunetan positibo kopuruak gora egiten jarraituko duela espero da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude