Gizartea > Uraren kudeaketa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Uraren kudeaketa kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Uraren kudeaketa
Sakonean
2016-04-05 | Unai Brea
Lokizko akuiferoaren ustiapena Ega ibaia arriskuan jartzen ari dela salatu dute

Jurramendiko Mankomunitateak hamarkadak daramatza ura ateratzen Lokizeko (Nafarroa) akuiferotik, horretarako kontzesiorik izan ez arren. Ebroko Ur Konfederazioa egoera hori legeztatzeko urratsak ematen hasia da, baina horren aurka daude inguruko herritar, elkarte eta erakunde publiko ugari. Izan ere, orain arte egindako ustiakuntzak kalte handia egin dio Ega ibaiari, eta eman nahi duten kontzesioaren arabera bikoiztu egingo da ateratako ur bolumena.


Ura eten diete 1.130 familiari Bizkaian azken bi urteetan

Zerbitzua ez ordaintzeagatik kendu diete ura familia horiei. EH Bilduk arazoari aurre egiteko proposamena aurkeztu du Bizkaiko Ur Partzuergoko batzarrean, baina Naiz-ek zabaldu duenez egindako proposamena eztabaidatzeari uko egin dio batzarrak.


2015-11-27 | Unai Brea
Lindanoz kutsatutako Oiolako urtegian europarlamentarioak bisitan

Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren Aldeko Plataformako kideek ondo ezagun dute Europako Legebiltzarrera joateko bidea. Orain, berriz, hango diputatu biri egokitu zaie Barakaldora bisita egitea: EH Bilduko Josu Juaristi eta Izquierda Unidako Marina Albiol. Biek ala biek gertutik ezagutu dute Oiola.


2015-07-23 | Garazi Zabaleta
Galarazi egin diote Coca-Colaren azpikontrata bati akuiferoen ustiapena

El Salvadorreko Nejapa akuiferoaren ustiapena handitu nahi zuen Coca-Colaren azpikontrata batek. Akuiferoaren gehiegizko ustiapena salatu dute hainbat erakundek, ordea, eta Gobernuak baimenik emango ez diola adierazi du. 


2015-05-15 | Unai Brea
Euskal Herriko bi ur hornitzaile pribatizatze arriskuan daudela ohartarazi dute

Ur hornitzaile publikoak biltzen dituen AEOPAS elkarte espainiarrak ur horniketaren eta saneamenduaren alorreko hainbat enpresa publikoren pribatizatze arriskua neurtu du. Adierazi dutenez, Espainiako Estatuan hiru enpresa daude arrisku altuan, horietako bi Euskal Herrikoak: AMVISA arabarra, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.


Euri urak bilduz ibai agortuak berpiztu dituen gizona

Uraren Estokolmoko Saria eman diote Rajendra Singh indiarrari, euri urak kudeatzeko antigoaleko sistemak erabiliz Rajastango herrietan idorteen eragina gutxitu eta agorturiko ibaiak berpiztu dituelako. Utikan urrutiko urtegi handiak: lekuan jasotako eurian datza gakoa. Baserrietako logika bera erabiltzen hasi dira Indiako hiri handietan ere.


Urak piztu du sua Irlandan: Troikaren kontrako beste gatazka

Dozenaka milaka jende ibili zen oihuka larunbatean Dublingo kaleetan Troikak derrigortuta Irlandako Gobernuak hasi nahi duen uraren kobraketaren kontra.


2015-01-21
Uraren ustiaketaren ondorioak ur-ekosistemetan
MULTIMEDIA - solasaldia

Iñaki Urrizalki iruindarra da jaiotzez eta Donostian bizi da egun. Biologia ikasketak egin zituen, eta 22 urtez aritu zen enpresa pribatuan ingurumenarekin erlazionaturiko gaietan aholkulari. Azken hiru urteetan, berriz, Uraren Euskal Agentziako zuzendari lanetan aritu da.

Uraren ustiaketak, eta bide batez uraren inguruko erabilera guztiak, ur-ekosistemetan bere ondorioak sortzen dituzte, askotan oso larriak: ur-eza, kutsadura, ibai-bazterren degradazioa, oztopoak, uholdeak,... [+]


2014-05-07 | Unai Brea
Uraren kudeaketa esku publikoetara itzultzea nahi dute Ermuko herritarrek

Ermuan sutan daude ura dela eta. 1989tik, Aquarbe enpresa arduratzen da etxeetara iristen den uraren kudeaketaz, baina Udalak dauka haren –alegia, uraren– jabetza eta, ondorioz, berak ezartzen du prezioa. Iaz, PSEk eta PPk osatutako gobernu taldeak erabaki zuen 2014rako tarifa sistema berria ezartzea. Aldaketak zalantza eragin zuen hasieran, haserrea ondoren. Ura garestiegi ordaintzen ari direlakoan, herritarrak kalera atera dira, oposizioko alderdien laguntzarekin.