Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Jaurlaritza ez dator bat ekitaldiak izango duen ikuspuntu politiko eta etikoarekin. Bestalde, ez dio garrantzirik kendu nahi ETAren amaierari.
Ipar Euskal Herriko hautetsien ordezkariek eta Foro Soziala, Bake Bidea eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeak Baionan gaur iragarri dute euskal gatazka armatua amaitze bidean antolatu duten hurrengo urratsa. Kanbon izango da, Arnaga jauregi ospetsuan, eta bertan nazioarte mailako ekitaldi handi bat burutuko dute maiatzaren 4an.
Bigarren astean sartu da Altsasuko gazteen kontra Madrilgo Audientzia Nazionalean egiten ari diren epaiketa. Gaur beren lekukotasuna hartu zaie Guardia Zibileko bi agenteri eta liskarrean zauritutako agenteak bezala beren bikotekideak artatu zituen mediku forentseak.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, 11 urteko espetxe zigorra osorik bete ostean libre atera da astelehen goizean Algecirasko (Cadiz) espetxetik.
Defentsa, akusatu eta hainbat testiguk pasa den astean deklaratu ostean, poliziaren txostena osatu zuten hamabost adituk hitz egingo dute epailearen aurrean bigarren asteko lehen egunetan. Akusazioaren bertsioa indartzeko balio lezake, orain arte ez Koxka tabernako jabeak ez zerbitzariek ez baitute eurek esandakoa babestu.
Euskal presoen auziari konponbidea ematea eskatu dute larunbat arratsaldean milaka pertsonak Bilbon. Kalera Kalerak deitu zuen manifestaziora, eta Presoak kalera. Bada garaia lelopean egin da Casillatik Bilboko udaletxerainoko bidea.
ETAren amaiera ekitaldia Kanbon izango da maiatzaren 4an, ETBk jakitera eman duenez. Astelehenean emango dute ekitaldiari buruzko xehetasun gehiago, Bake Bideako, Foro Sozialeko eta Nazioarteko Harreman Taldeko ordezkariek 16:00etan Baionan egingo duten agerraldian.
“Isiltzen denak, zorionik ez du” esan genuen ARGIAn Mozal Legearen aurkako auzia irabazi genuenean. Ordutik adierazpen askatasunaren aurkako gurutzada azkartu baino ez da egin.
Zuriñe Rodriguez kazetariari beti interesatu zaio ea emakumeek zer rol bete dituzten gatazka armatuetan, baina konturatua zegoen beti dela errazago urrutiko korapiloak aztertzea norberarenak baino. Hara non, ordea, masterreko lanean zer gai landuko zuen erabaki behar zuen astean, orduantxe iragarri zuen ETAk behin betiko utziko zuela jardun armatua. Eta hala ekin zion Rodriguezek hura aztertzeari, gure hau.