Pertsona migratuak preso izateko zentro bat eraikiko du Espainiko Gobernuak Alborango irlatxoan

  • Espainiako Gobernuak dio "behin-behinekoa" izango dela itsasoaren erdian sortuko duten kartzela. 600 metroko luzera du uharteak, eta Almeriako kostaldearen eta Marokoko Tres Forcasen artean dago. Militarrek erabiltzen dute.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko apirilaren 25ean - 07:50
Azken eguneraketa: 2024-05-02 15:36
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurreko astean jakinarazi zuten Atzerritarrentzako Atxikitze Zentro bat (CIE, gaztelerazko sigletan) eraikiko dutela Alborango uhartetxoan. Almeriako kostaldearen eta Marokoko Tres Forcas lurmuturraren artean (Melillatik hurbil) dago irla, eta 600 metroko luzera du. Andaluziako Almeriaren parte da baina, 1997tik, Espainiako Itsas Armadaren destakamentu batek erabiltzen du.

Ministroen Kontseiluak hilabete honetan onartu du "premiazko" kartzela eraikitzea. Gobernuko iturrien arabera, Alborango instalazio berrien bidez, Itsas Armadari laguntza ematea da asmoa, "itsas trafikoaren ondoriozko larrialdiei" erantzun diezaien; alegia, atzematen dituen pertsona migratuak atxikitzeko eta preso sartzeko baliabide gehiago izan ditzan.

Defentsa Ministerioa arduratuko da erretentzio zentroaren eraikuntzaz, eta "behin-behinekoa" izango omen da. 1.300.000 euroko aurrekontu bat bideratuko du horretara gobernuak. Margarita Robles Defentsa ministroa joan den martxoaren 11n izan zen Alboranen, eta esan zuen "lehentasuna" zela uharte horren auziari heltzea: esku hartzeko "premia" adierazi omen zioten militarrek, migrazioari erreferentzia eginda.

Alborango irla pertsona migratu ugarirentzat da, gaur egun, migrazio-bideko puntu garrantzitsu bat, Europara heltzeko ahaleginean. Espainiako Estatuan, teorian, gehienez 60 egunez egon daiteke preso pertsona bat atxikitze zentro batean.


Muga Politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.