Zer egingo du Sánchezek datorren astelehenean? Dimititu edo jarraitu? Hori da Espainiako Estatuan une honetan bolo-bolo dabilen auzi nagusia. Lau egunotan horretaz besterik ez hitz egitea lortuko du Sánchezek. Eta bide batez Manos Limpias, PP-Vox eta lawfare-ari buruz.
Pedro Sánchezen emazte Begoña Gómezen aurka Manos Limpiasek jarritako ustelkeria eta influentzia-trafiko salaketa onartu zuen Juan Carlos Peinado Madrilgo 41. Instrukzio Epaitegiko epaileak. Manos Limpiasek eskuin-muturreko hainbat hedabidek argitaratutako albisteetan oinarrituta jarritako salaketa onartu zuen epaileak eta auziaren ingurukoak sekretupean jarri zituen asteazken honetan.
Manos Limpiasek berak iragarri du bere salaketa hedabideetan ateratako informazioan oinarritzen dela, baina sindikatuak ez dakiela hori egia den ala ez, eta hori egiaztatzea epailearen lana dela. Faltsutzat jotzen diren akusazioen erantzukizuna gainetik kendu nahi izan du horrela Manos Limpiasek. Epaileak, halaber, ez dio inongo kontsultarik egin fiskaltzari, ikusteko hark salaketari buruz zer iritzi duen. “Faltsuak badira, horiek argitaratu dituzten hedabideen errua izango da, egiazkoak badira auziak jarraitu beharko du”, zehaztu du Manos Limpiasek.
Sánchezen beste jokaldi bat
Manual de Resistencia da Pedro Sánchezek argitaratutako liburu biografikoaren titulua. Ospea ez da alferrikakoa, bere alderdiaren barrutik, eskuin eta eskuin muturretik, esparru judizialetik eta hainbat gunetatik egindako eraso gogorretatik beti erori baita zutik. Horrela, hainbatetan politikoki hilotz jo dena, bere hirugarren legealdian dago. Legealdi oso konplexuan, dena den, bere koalizio gobernua oso sostengu anitzeko plataformaren gainean oinarrituta baitago, eta baldintza horietan gobernatzea ez baitzaio erraza izango, are gutxiago, PP, Vox eta epaile eskuindarrak gainean dituenean.
Inork ez daki zer egingo duen, baina analista askok sumatzen dute hau bere jokaldi konplexu horietako bat dela, eta honekin lortuko duela emaztearen auzian baino, arreta eskuinaren amarrukerian jartzea. Akusatutik biktimara pasatuko dela, alegia. Horrekin Katalunian boto gehiago lor dezakeela ere esaten da, areago bere ezkerrera dauden Sumar eta Podemosen egoera estua ikusita. Kontua da sare sozialetan zabaldutako idazkian arre ala so dioela, eta beraz, gobernuko lehendakaritzan jarraitu edo dimititu egingo duela.
Zein aukerak daude egoera honetan?
Denetik irakurri eta entzuten da: konfiantza mozioa eskatuko dio Kongresuari? Hauteskundeak deituko ditu? Dimititu eta PSOEko beste norbaitek hartuko du gobernuaren lema? Dimititu eta Europar Batasuneko edo mundu mailako erakunde batera jauzi egin? Datorren astelehenean iragarriko du erabakia hedabideen aurrean egingo duen agerraldian.
Manos Limpias: aspaldiko ezaguna euskal lurretan
Podemosekoek gogoratu diote Sánchezi berak baino lehen haiek izan zirela eskuinaren lawfare-aren biktima, eta arrazoi osoa dute. Pablo Iglesias eta Irene Monterok denetarik jasan behar izan dute, lehenago Juan Carlos Monederok edo Alberto Rodríguez ile rastadun diputatuak moduan.
Eta berdin Kataluniako edo Euskal Herriko independentismoek. Lawfaretik tiraka, sinesgaitza da nola eraiki duen bere auzia García-Castejón epaileak Kataluniako Tsunami Democratic mugimenduari talde terroristaren izaera emanda. Gerardo Tecék errepaso esanguratsua egin du Ctxt hedabidean, estatuan azken urteetan lawfare kasu esanguratsuenen bueltan.
García-Castellón epaileren jokaldia makurra bada, askoz makurragoak dira Manos Limpiasek egindako salaketak eta horien ondorioz epaileek irekitako auziak. Euskal Herrian ugariak izan dira: Plazandreak taldea eta Donostiako Udalaren aurka jo zuen, lehenaren aldizkariak argitaratutako hainbat artikuluren harira; ezker abertzalearen manifestazio edo ekitaldi ugariren aurkako debekua eskatu izan du; Javier Balza Barne sailburuaren aurkako salaketa jarri zuen “etakideen omenaldiak baimentzeagatik”; Ibarretxe Planaren aurkako salaketa onartu zion EAEko Auzitegi Nagusiak; Kataluniako ANC legez kanpo uzteko eskaria egin zuen; eta Prestige auziaren bueltan Galizian sortu zen Nunca Mais mugimenduaren aurka ustelkeria salaketa bat jarri zuen.
Legea eta gerra biltzen ditu lawfare kontzeptuak eta azken urteotan barra-barra entzuten da, besteak beste, Hego Amerikako ezkerreko buruzagi ugariren aurka erabili delako, baina, izan, fenomeno oso zaharra da Joaquin Urias epaile espainiar ezkertiarrak iaz idatzirako artikuluan gogorarazten duen moduan: “Izen batekin edo bestearekin beti izan da, eta gainera, saihetsezina da”, dio epaileak.
Espainiako Estatuan, gainera, azken bost urteetan PPk Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren –justizia organo nagusia da estatuan– berritzea blokeatu du eta horrek zailtzen du lawfare-aren aurkako borroka judiziala. Aferak nazioarteko oihartzuna ere izan du eta, The Guardian-ek, esaterako, bere webguneko azalera eraman du eta artikulu zabala landu du.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
7/2025 Errege Lege-Dekretua ekainaren 24an onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak baina atzera bota du Diputatuen Kongresuak, uztailaren 22an.
2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza... [+]
Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]
Bécquer no era idiota ni Machado un ganapán… Hogeita hamabost gradutan eta Gabinete Caligari-ren Camino Soria entzunez igaro dut bidaiaren gehiengoa, errepide ertzean noizbehinka agertzen diren zezen beltz erraldoiei agur eginez. Laugarren orduan sartzear,... [+]
Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]
Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.
Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.
Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.