Ekonomia > Pentsioak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Pentsioak kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Pentsioak
Iritziak
Sakonean
2017-04-04 | ARGIA
Pentsio publiko duinen aldeko mobilizazioak iragarri dituzte

Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan pentsionisten hainbat elkartek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote "osatu" ditzala euskal herritarren pentsioak. Manifestazioa egingo dute ostiralean Gasteizen.


"Pentsio sistemaren krisia batik bat emakumeok ari gara nozitzen"

Maria Gorospe Erdozia naiz, 69 urteko iruindarra, eta beste pentsionista asko bezala, gorriak ari naiz ikusten. Hilean 600 euro inguruko pentsioa jasotzen dut, eta horrekin, gaur egun, ezin naiteke bizi. Hartara, lan egitera behartuta nago.


KPIaren araberako Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta: zigor bikoitza emakumeentzat

Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) arabera gaurkotuko du Eusko Jaurlaritzak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE). Euskal Autonomia Erkidegoan, DSBEa eskatu behar duten pentsionistetatik %68 emakumeak direla azaldu du LABek.


Pentsiodunen kopuruak hazten jarraitzen du

Jadanik ohituta gaude noizbehinka pentsioen gaia ezbaian jartzen. Orain, pentsioen Erreserba Funtsa nahiko oparoa izatetik, 70.000 milioi euro, ezerezean geratzear dago eta hortik kezkak azaltzea.

Espainiako Gobernuak epe motzeko kontuak biribiltzen zituen, ez ordea epe ertain eta luzekoak. Pentsiodunen kopuruak hazten jarraitu du eta bien bitartean sarrerak, landunek Gizarte Segurantzari ordaindutako kopuruak ez die jarraitzen gastuei. Hortik etengabe Erreserba Funtsari heldu... [+]


Pentsio sistema publikoa: Txileko herritarren aldarria 30 urteren buruan

1980ko hamarkadan pribatizatu zuten Txileko pentsioen sistema, Pinocheten diktaduran. Estatu mailako arazo bilakatu da azken urteetan, erretirodunek jasotzen dituzten pentsio baxuengatik. Zenbateko hauek kudeatzen dituzten enpresa pribatuen aberasteak ere hautsak harrotu ditu. Hainbat mobilizazio izan dira azken bi hilabetetan herrialdean. Abuztuaren 21ean izan da azkena eta ehunka mila pertsona bildu dira Santiagon pentsio sistema publiko bat aldarrikatzeko.


2016-06-16 | Hamaika Telebista
Pentsio sistema: zahartzaro duina bermatuta dugu?
MULTIMEDIA - Ertzak

Egia al da gaur egun ezagutzen dugun pentsio sistema publikoa jasangaitza dela? Mugara heldu al da? Adinekoei bizitza duina bermatzen die gaur egun jasotzen duten pentsioak? Euskal Herriak gaitasuna du pentsio sistema propioa izateko? Niko Cuenca ekonomialariarekin, eta Lurdes Rodriguez zein Mikel Argiñarena Pentsionistak Martxan taldeko kideekin hitz egin dugu.


Etorkizuneko pentsio sistemaz bost galdera (eta erantzun)

EAJk euskal Gizarte Segurantza bat edukitzeko egindako proposamenak pentsioen inguruko eztabaida ekarri du mahai gainera beste behin. Jeltzaleek onartutako dokumentuan diote bertan kudeatutako pentsio-sistema bideragarria litzatekeela, eta eredu mistoaren alde egiten dute. Betiko galderak sortu ditu gaiak, eta berriz ere agerian geratu da ororen gainetik erabaki politiko baten aurrean geundekeela.


Hego Euskal Herrirako Gizarte Segurantza eta Pentsio Sistema propioa nahi du EAJk

Hego Euskal Herrirako Gizarte Segurantza eta Pentsio Sistema propioa proposatu du EAJk. Gaiaren nondik norakoak biltzen dituen proposamen txostena aurkeztu du asteburuan, Iruñean eginiko Batzar Nagusian. EAJk “alternatiba” bat sortu behar izan du, “Pentsioen Sistema Publikoak espainiar Estatuan gaur egun pairatzen duen defizit-egoeraz” jabeturik. Neurria 2019. urtetik aurrera aplikatuko litzateke.


2016-02-01 | ARGIA
Grezia: Troikarekin negoziazio berria abian, errefuxiatuen aferaren erdian

Europako Batzordeak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak osatzen duten Troikako ordezkariak Atenasera iristear dira Greziarekin negoziatzen hasteko.


2016-01-17 | Juan Mari Arregi
Pentsionistak miseriatik atera

Ipar Euskal Herriko herritarrek Hego Euskal Herrikoen lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) ia bikoitza dute: 1.457,52 euroko hamabi paga, 756,70 euroko hamabi pagaren aldean –2016tik aurrera hamalau paga izango dira, beraz 655,20 euroko gutxieneko soldata–. Iparraldeko pentsionisten batez besteko pentsioa ere Hegoaldekoena baino altuagoa da neurri berean. Europar Batasunean LGS Luxenburgoko 1.922,96 euroen eta Bulgariako 194,29 euroen artekoa da. Eta denok gara desberdintasuna... [+]