Euskara > Hizkuntzalaritza

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-05-17 | Xiberoko Botza

Eüskaraz, R letraren ahozkatzeko manera kanbiatü da azken hamarkadetan. Ondoramen hori da Xantiana Etxebestek lantzen düana eskolatze ikerkan edo tesian. Fakültateko tesiaren helbürüa zen ohartzea "r" ahozkatzeko manera nola kanbiatü den. Ohartü da orotarat R-aren ahozkatzeko bederatzi manera bazirela. Bi nagusiak direlarik eüskarazko manera, adinekoek egiten düena, eta 40 urte azpiko haboroxeenek ahozkatzen duten frantsesezko manera.

Hizkuntzalaritza kanaleko multimediak
2017-01-27
Koldo Mitxelena 1915-1987
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal hizkuntzalari eta idazle ezagunaren inguruko dokumentala, bere heriotzaren 10. urteurrenaren harira egindakoa.

Data: 1997
Zuzendaritza eta errealizazioa: Mikel Mendizabal Cristobal
Ekoizlea: Lehize Ekoizpeak
Gidoia: Ascension Martinez

 


Peruko resigaro hizkuntzaren azken emakumezko hiztuna hil dute

Galtzeko zorian dagoen Peruko resigaro hizkuntzaren azken emakumezko hiztuna zen 67 urteko Rosa Andrade. Azaroaren amaieran hil zuen bere etxean sartu zen gizonezko batek. Andraderekin, geratzen ziren resigaroaren hiztunen erdia hil zen.


Hiztegi herrikoia osatzeko Facebookideekin blagan

Kapen, blagan, billaba, txotxua hitz arruntak dira Hondarribian. Herriko hitz eta esamoldeak, ohikoak eta ez hain ezagunak, biltzen hasi zen Ketxus Ponce, jolas modura, eta 800 baino gehiago ditu dagoeneko. Facebookeko Honddarbiko hitzak orrialdean osatzen doa Hondarribiko euskararen artxiboa, jendeak sare sozialean bertan egiten dituen ekarpen, ñabardura eta eztabaidek aberastua.


"Indifference kills languages, not languages' enemies"

Barcelona University's Carme Junyent gave a conference at the University of the Basque Country Humanities Faculty as part of the presentation of Oihaneder Euskararen Etxea's Hitz adina mintzo cycle. Before talking about the death of languages, Junyent underlined the quality of the cycle, praising the excellence of the experts speaking and inviting the members of the audience to take part in all the sessions.

 


Hizkera sexista noiz darabilgun jabetzeko eta hori saihesteko tresna

“Andaluziar bat eta haren emaztea ezagutu nituen”, “Arzallus eta Maialen ikusi ditut”, “neska batek bezala egiten duzu negar”… Komunikazio sexista darabilzu eta konturatu ere ez zara egin? Horri aurre egiteko gida atera berri du Steilasek.


2016-10-07
Zenbait gazte ausart
MULTIMEDIA - dokumentala

17. Korrikaren barruan, AEK-k Euskaltzaindiari egin zion omenaldia dokumentalera ekarrita.


Euskara-ingelesa hiztegia aurkeztu du Elhuyarrek, Collins argitaletxearekin batera

“Euskaldunek ingelesa zubi-hizkuntzarik gabe” ikas dezaten hiztegi berria aurkeztu du Elhuyarrek: Collins Elhuyar English Basque Dictionary. Paperean argitaratuko da, baina sarean jarri eta eguneratzeko aukera aztertzen ari direla adierazi dute.


2016-09-16 | ARGIA
Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko hizkerak liburuan

Koldo Zuazo eta Urtzi Goiti dira egileak eta Bizkaiko hiru eskualdeotako hizkerez gramatika, hiztegia eta mapak bildu dituzte.


2016-08-01 | Axier Lopez
Euskaltzaindia: "Oso zaila da izenetan neska eta mutilen arteko bereizketa egitea, harrapatuta gaude"

Abuztuaren 1eko Teleberrian ARGIAren azken aldizkarian argitaratu dugun euskal izendegiari buruzko erreportajea eta analisia izan dituzte hizpide. Etxean semearen izenarekin bizi izan dugun kasuari buruzko albistean, Euskaltzaindiko kide batek aitortu du izendegia sortzeko erabili dituzten irizpideak zalantzazkoak direla.


Gurasoen nahia Euskaltzaindiaren menpe

Euskarazko pertsona izenen sorkuntzak abiadura handiagoa eraman du arautzeak baino. Horri esker ditugu Izaro, Amaiur eta Eneritz izeneko neskak eta mutilak. Euskaltzaindiak ordea euskal izendegia finkatu du, eta bere hitzetan esanda “erregistro zibilari aholkuak” ematen dizkio. Erregistroetan, oro har, erakunde horren erreferentziak arau nagusitzat dituzte. Orain oso zaila da mutilari Izaro jartzea eta neskari Iraitz. Generoari lotutako eztabaida ordea, hainbat izen mistoren... [+]