Mikromatxismo, egia berdadero, afariketan… Euskaltzaindiaren Hiztegiak 646 forma berri jaso ditu

  • Euskaltzaindiak Hiztegia sarean eguneratu du: 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta 1.130 forma moldatu edo findu. Lehendik dagoena txukuntzeari ere garrantzia eman diote. “Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen tratamendua, egungo errealitatea…”.

Nabarmendu dute forma berriak sartzea bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa dela lehendik dagoena txukuntzea eta eguneratzea. Argazkia: Euskaltzaindia

2023ko uztailaren 12an - 10:26
Azken eguneraketa: 11:35

Joño, kieto, gutasun, nabarrismo, pupa, zurgai, euskara gaizto, dudan egon, pott eman, pott egin, ostia txar, negar-marraska, kokorreraino, liburu elektroniko, indukziozko... dira azken eguneraketan gehitu diren sarrera eta azpisarrera batzuk. Guztira 646 forma berri (295 sarrera eta 351 azpisarrera) bildu ditu eta 1.130 forma moldatu (938 sarrera eta 192 azpisarrera).

Aldaketa guztiak lotura honetan ikusi daitezke.

Miriam Urkia euskaltzain osoak nabarmendu nahi izan du forma berriak sartzea bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa dela lehendik dagoena txukuntzea eta eguneratzea, adiera batzuk egungo erabileraren arabera berrantolatuz, esaera zaharrei atal berezia eskainiz eta abar: “Lehendik barruan zegoen informazioari ikusgarritasuna eman zaio eguneratze honetan: sarrerak berrantolatu ditugu, ezkutuan gera zitekeen informazioa bistaratu... Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen tratamendua, egungo errealitatea...”.

Forma berrien artean daude joño, kieto, gutasun, nabarrismo, pupa, zurgai, pott eman, ostia txar, negar-marraska, kokorreraino, liburu elektroniko...

Kontsultarako hobetuta

Bestalde, eguneraketaren berri ematearekin batera Euskaltzaindiak gogoratu du Euskaltzaindiaren Hiztegiaren erabilera hobetu egin zela otsailean: “Batetik, bilatzaile berria garatu zen, funtzionalagoa, bilaketa-aukera berriak eskaintzen dituena; bestetik, hitzak aurkitzeko bide gehiago ematen ditu orain bilatzaileak eta, beraz, askozaz zehatzagoa da”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaltzaindia
Elena Martínez de Madina. Egiazko izenen bila
"Toponimia aberastasun ikaragarria dugu Araban eta zer gutxi errespetatzen den!"

Bizialdia darama Gasteizko toponimia ikertzen. Bateko eta besteko toki izenak jasotzen, forma zuzena eskaintzen... Eta toponimiaz galdezka hasi, eta bizi-historia kontatu digu, Gasteiz eta Nuarbe (Azpeitia) loturik, Alizia ahizparen eta Anjel Otaegiren ama Maríaren... [+]


2023-06-09 | Eta Kitto
Manu Ertzilla eta Oskar Arantzabal
"Federico Krutwig Mendebaldeko kulturaren pertsona osoa zen"

Nabarralde Fundazioak Federico Krutwig Sagredoren bizitza, pentsaera eta lanak jasotzen dituen liburua argitaratu du. Krutwigen Lagunak elkarte edo kolektiboko 13 lagunek idatzi dute bertan, tartean Manu Ertzillak eta Oskar Arantzabal eibartarrak. Hain zuzen ere, bi hauek egongo... [+]


Giza katea egingo dute Errenteriatik Donostiara, euskara batuari gorazarre egiteko

Martxoaren 24an izango da, eta 8.000 pertsonak emango diote eskua elkarri. Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute ekimena. "Euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratu nahi dute, eta euskara batuaren sorrera bultzatu... [+]


2023-02-03 | Uriola.eus
44 euskarazko tesi aurkeztu dira aurten VIII. Koldo Mitxelena Sariketan

Azken bi urteetan (2020-2022), 86 tesi egin izan dira euskaraz Euskal Herriko Unibertsitatean, eta horietatik 44 aurkeztu dira sariketara. Besteak beste, sariketak honako jakintza-arlo hauek bereizten zituen: Ingeniaritza eta Arkitektura, Artea eta Giza Zientziak, Zientziak,... [+]


Eguneraketa berriak daude