70.000 sarreratik gora jaso ditu Egungo Euskararen Hiztegiak. Ibon Sarasola hizkuntzalaria izan da proiektuaren buru eta Pello Salaburu, Josu Landa eta Josu Zabaleta aritu dira lanean.
Hamabost urteko lanaren ondoren, sarean aurki daiteke Egungo Euskararen Hiztegia (EEH), XXI. mendean idatzitako euskarazko literatur eta prentsa testuetan oinarritutako hiztegia. Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunean argitaratua dago, Euskara Institutuaren baitan landu delako. Oinarrian duen corpusa modernoa da, berriena da, eta horrek egiten du bereizgarri, Ereduzko Prosa Gaur (EPG) erabili delako testu aukeraketetan. Apurka-apurka osatzen eta berritzen joan dira hiztegia, eta pasa den astean iragarri zuten amaitu dutela prozesua. Ibon Sarasola hizkuntzalariak hartu zuen proiektuaren gidaritza, eta aldean izan ditu egiletzan Pello Salaburu, Josu Landa eta Josu Zabaleta.
Lanean aritu direnen arabera, Egungo Euskararen Hiztegia, metodologikoki, Orotariko Euskal Hiztegiaren (OEH) ildo beretik jorratu da, nahiz eta OEHren oinarrian 5 milioi hitzeko masa dagoen –1970. urtea baino lehenagoko testuetatik hartua–, eta EPG corpusarenean berriz, bost aldiz handiagoa. Hain zuzen ere, Euskaltzaindiak Hiztegi Batua atera ondoren idatzi diren testuetan oinarritzen da azken hau.
Egungo Euskararen Hiztegiak egungo euskara jasotzen duen hiztegi zehatz eta zabalena da, erabileran oinarritutakoa, 70.000 sarreratik gora ditu eta 530.000 adibide inguru.
2017an B letrarekin amaitu eta prentsaurrekoa eskaini zuten, amaitzen zihoazela esateko. Hona hemen orduko hartan Berria egunkariak jaso zuen informazioa.
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.
Gero eta akats ortografiko gehiago atzematen dugu sare sozialetako idazkietan, eta ez soilik gazteek egindakoak, baita komunikabideetakoak ere. Batzuk hain bihurtu dira ohiko, non gure begiei apenas ez dieten minik ematen.
Horrela, gaztelaniaz hauek bezalakoak barra-barra... [+]
"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]
Faith Chepngetich Kipyegon keniarrak 1.500 metroko atletismo proba irabazi zuen larunbatean, Paris 2024ko azken-aurreko egunean, bigarren emakumezkoa bilakatuz historian atletismoan urrezko hiru domina olinpiko erreskadan lortu dituena. Gauzatxo bati ere erreparatu... [+]
Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.
Euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herrietako familien ahaleginak aitortuko dituzte ekitaldian. Oskar Alegria zinemagilearen bideoak emango dio hasiera ekitaldiari 11:30ean udaletxean.
Donibane Lohizunen jaio zen Duhalde 1987an, baina Uztaritzen bizi eta hazi da, eta etxean zein herrian entzundako euskararen aldaerek bultzatu dute Lapurdi itsas hegiko euskarari buruzko tesia egitera. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean ari da irakasle lanetan... [+]
Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.
Mikel Perez Gonzalez hizkuntzalaria hitz egiterakoan erabiltzen den kode alternantzia aztertzen ari da, alegia, euskaldunek nola nahasten dituzten euskara eta gaztelania. Alternantziaren arrazoietako bat euskara gaitasuna da, baina Perezek gehiago ere kontatu ditu.