"Zorioneko" da urteko hitza, Euskaltzaindiak eta UZEIk hautatuta

  • Urtero hautatzen dute urteko hitza bi erakundeek, eta 2022koa zorioneko izatea erabaki dute: "Irulegiko eskua dela eta, berba horrek hedabideetan eta sarean izan duen erabileran oinarrituta hautatu dugu", arrazoitu dute.


2022ko abenduaren 16an - 13:11

Zorioneko aukeratu dute aurtengo hitz gisa, Euskaltzaindiak eta UZEIk. Urtero hitz bat hautatzen dute, eta 2022koa azarotik hona barra-barra entzun dena izan da. Aranzadi Zientzia Elkarteak azaroan jakinarazi zuen Irulegiko eskuaren aurkikuntza, “baskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena” duen brontzezko pieza, alegia. Pieza horretan sorioneku hitza irakur daiteke, eta geroztik hamaika aldaeratan irakurri eta entzun da han eta hemen.

Horrexegatik da zorioneko aurtengo hitza, "hedabideetan eta sarean izan duen erabileragatik", Euskaltzaindiaren eta UZEIren arabera. UZEIk egunero egiten du lexikoaren jarraipena, nagusiki komunikabideak arakatuz, besteak beste, "hizkuntza naturalaren prozesamenduan oinarritutako tresnak garatzeko eta mantentzeko". Horretan oinarrituta egiten dute hautaketa.

Irulegiko eskuaren itzala

Euskaltzaindiak azaldu du zer-nolako arrastoa utzi duen Irulegiko eskuak Euskaltzaindiaren Hiztegian: "Zorioneko formak azaroko aste bakarrean izan zuen hiztegi digital horretako sarrera bakoitzak aurten batez beste izandako kontsulta-kopuru bera".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaltzaindia
2023-07-12 | ARGIA
Mikromatxismo, egia berdadero, afariketan… Euskaltzaindiaren Hiztegiak 646 forma berri jaso ditu

Euskaltzaindiak Hiztegia sarean eguneratu du: 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta 1.130 forma moldatu edo findu. Lehendik dagoena txukuntzeari ere garrantzia eman diote. “Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen... [+]


Elena Martínez de Madina. Egiazko izenen bila
"Toponimia aberastasun ikaragarria dugu Araban eta zer gutxi errespetatzen den!"

Bizialdia darama Gasteizko toponimia ikertzen. Bateko eta besteko toki izenak jasotzen, forma zuzena eskaintzen... Eta toponimiaz galdezka hasi, eta bizi-historia kontatu digu, Gasteiz eta Nuarbe (Azpeitia) loturik, Alizia ahizparen eta Anjel Otaegiren ama Maríaren... [+]


2023-06-09 | Eta Kitto
Manu Ertzilla eta Oskar Arantzabal
"Federico Krutwig Mendebaldeko kulturaren pertsona osoa zen"

Nabarralde Fundazioak Federico Krutwig Sagredoren bizitza, pentsaera eta lanak jasotzen dituen liburua argitaratu du. Krutwigen Lagunak elkarte edo kolektiboko 13 lagunek idatzi dute bertan, tartean Manu Ertzillak eta Oskar Arantzabal eibartarrak. Hain zuzen ere, bi hauek egongo... [+]


Giza katea egingo dute Errenteriatik Donostiara, euskara batuari gorazarre egiteko

Martxoaren 24an izango da, eta 8.000 pertsonak emango diote eskua elkarri. Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute ekimena. "Euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratu nahi dute, eta euskara batuaren sorrera bultzatu... [+]


Eguneraketa berriak daude