Mossoek ukatu egiten dute oraindik Esther Quintanak gomazko pilota baten erruz begia galdu zuenik

Amaitzear dago Quintanaren kasua aztertzen duen epaiketa. Esther Quintanak 2012ko azaroaren 14an Bartzelonan egindako greba batean gomazko pilotakadaz begi bat galdu zuela salatzen du. Mossoek diote ez zutela gomazko pilotarik jaurti Quintana bertan aurkitzen zen une eta tokian, baina fiskaltzak ez ditu Mossoen adierazpenak sinesten eta biak epaituak dituzte arduragabekeria delituengatik.

Poliziaren pilota-tiroz begia galdu zuen atarrabiarraren kasua artxibatzeak haserrea eragin du

Aingeru Zudaire atarrabiarrak begia galdu zuen 2012an poliziaren pilotakada baten ondorioz. Epaileak kasua artxibatu du inor errudun jo gabe, agenteen karga “beharrezkoa eta justifikatua” izan zela argudiatuz. Hori salatzeko manifestazioa deitu dute ekainaren 26an, 19:00etan, Atarrabiako udal plazan.

Iņigo Gogoan plataformak 22.000 sinadura Aldekoa Ertzainburu izan ez dadin

Iñigo Gogoan plataformak 22.000 sinadura aurkeztu ditu astelehenean EAEko Legebiltzarrean. Horien bidez eskatu dute Jorge Aldekoa, Iñigo Cabacas hil zen egunean Bilboko komisaldegiko buruzagia eta gaur egun Ertzaintzako burua, kargutik kentzeko. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Bilbon gertakarien bigarren urteurrena hurbiltzen ari dela-eta.

Cabacasen heriotza ekarri zuen operatiboko arduraduna Ertzaintzako buru

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediak berri eman duenez Jorge Aldekoa izanen da Ertzaintzako buru berria.

Cabacasen hilketa ikertzeko batzordea sortzeari uko egin dio Eusko Legebiltzarrak

EH Bilduren talde parlamentarioak Iñigo Cabacas gaztearen hilketari buruzko ikerketa batzordea sortzeko proposamena eraman du Eusko Legebiltzarrera. Proposamena ez da aurrera atera, gainontzeko alderdi guztiek kontra bozkatu dutelako.

Hiru gai polizia eredua birpentsatzeko

Kataluniako Parlamentuak gomazko pilotak debekatu ostean, Laia Serra eta Carla Vall abokatuek munizioaren eta polizia ereduaren inguruko analisia egin dute, Abokatu Penalisten Elkartearen izenean.

Mossoen gomazko piloten ordezkoa,
granada jaurtigailu baten egokitzapena

Gomazko piloten ordez, Portugalgo ejertzitoak erabiltzen zituen granada subfusilen eratorriak erabiliko dituzte Esquadra Mossoek, La Directa astekariak dioenez. Kaleko istiluetan erabiltzeko egokitutako armak dira.

Katalunian gomazko pilotarik ez, baina munizio "sendoa" bai

Kataluniako mossoek gomazko pilotak erabiltzeari utziko diote, CIUk hala erabakita. Ramon Espadaler Barne sailburuak azaldu du pilotak “bezain sendoa” den munizioa erabiliko dutela aurrerantzean.

Mossoen pilotakadaren ondorioz begia galdu zuen neskaren irudia iragarki bat egiteko erabili du Citroenek

Ester Quintanaren baimenik gabe, Vigoko Peugeut-Citroenek haren irudia erabili du, segurtasunari buruzko kanpaina bat egiteko. Sare sozialetatik Citroen boikoteatzera dei egin dute.

Cabacasen hiltzailea identifikatzea “zaila” izango da EAEko fiskalaren ustez

“Badakigu zein ertzainek tiro egin zuten eta zenbat aldiz, baina ez zein armatatik irten zen pilota”, adierazi dio EAEko Fiskal Nagusi Juan Calparsorok Diario Vasco egunkariari. Urtebete eta lau hilabete dira Iñigo Cabacas gaztea ertzainen pilotakada baten erruz hil zela eta kasua astiro ari da aurrera egiten.

Gomazko piloten auzia Estrasburgora eramango dute Kataluniatik

Giza Eskubideen Europako Auzitegira  emango du Gomazko Balak Stop elkarteak  duela 12 urte Espainiako poliziaren pilotakada batekin begia galdu zuen Carlos Guilloten auzia. Gertaera 2001eko uztailaren 17an gertatu zen Kasa de la Muntaya gune autogestionatua hustu zuenean poliziak, Bartzelonako Gracia auzoan.

Esther Quintana: "Gomazko pilota baten azken biktima izan nahi dut"

Esther Quintanak, iazko azaroan Mossoek jaurtitako pilota batengatik begia galdu zuen emakumeak, salatu du inork ez duela gertatutakoaren erantzukizunik bere gain hartu: "Gertatu zaidana edonori gerta dakioke, zure semeari, amari, bikotekideari".

Cabacas hil zuten gauean gomazko pilotak erabili izana justifikatu du Aresek

Rodolfo Ares EAEko Herrizaingo sailburu ohiak Iñigo Cabacasen hilketari buruz hitz egin zuen atzo Eusko Legebiltzarreko segurtasun batzordean.

Gomazko pilotakada batez futbolzale bat hil du poliziak Argentinan

Poliziak jaurtitako gomazko pilota batek pertsona bat hil du La Plata (Argentina) inguruko futbol estadio aurrean. Atzo, Estudiantes eta Lanús taldeen arteko norgehiagoka hastear zela, istiluak izan ziren bi taldeetako jarraitzaileen artean, poliziak esku hartu zuen eta tiroak 42 urteko Javier Jerez hil zuen.

Espainiak istiluen kontrako materialerako aurrekontua handitu du

Espainiako Gobernuak 2013rako aurrekontuan “istiluen kontrako materialerako eta defentsa eta babeserako beharrezko ekipamendurako” diru gehiago bideratuko du. Aurreko urtean 173.670 euro bideratu zituzten, eta aurten berriz, 3,26 milioi euro.

Cabacas hil zuten piloten erregistrorik ez dago

Iñigo Cabacas hil zuen karga polizialeko materialaren erregistrorik ez dago, Garak jakinarazi duenez. Ertzaintzak derrigorrezko protokolo zorrotzak bete behar ditu, agente bakoitzari ematen zaizkion tresnak dokumentatuz, eta erabiliz gero arrazoiak zehaztuz.

Iņigo Cabacasi buruzko dokumentala estreinatuko dute ostegunean

Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta (Iñigo Cabacas. Zauri ireki baten kronika) filma ostegunean estreinatuko dute, Bilborock aretoan. Naiz.info-k berriz, hilaren 22an eskainiko du. Ertzaintzaren pilotakada batek hil eta urtebetera, Cabacasi gertaturikoa lekukoen bidez kontatzen du Karlos Trijuequek ekoitzitako dokumentalak.  

Istilurik ez zegoela jakin arren kargatu zuen Ertzaintzak Cabacas hil zuten gauean

Istilurik ez zela jakinarazi bazioten ere, Ertzaintzaren Deustoko komisaldegiko arduradunak erasotzeko agindua eman zuen Iñigo Cabacas hil zuten gauean. Hori frogatu du Naizek eta Info7k plazaratu duten grabazio batek. Bertan, Bilboko Poza Lizenziatua kale inguruan zeuden ertzainen eta Deustuko kuarteletik aginduak ematen zituen agentearen arteko elkarrizketak entzun daitezke.

Hiltzailea libre dabil

Hiltzaile bat libre dabil Ertzaintzaren baitan 2012ko apirilaren 5az geroztik. Zenbait medioren esanetan (El Correo, 2012-10-06), hiltzailea hamar ertzainen talde batean egon liteke edo akaso hiruko talde batean, baina oraingoz ez dakite nor den, tiro egin zuenean beste ertzain horiek ere tiroka...

Egungo polizia eredua ezbaian jarriko dute Cabacas gogoratzeko ekitaldietan

Iñigo Cabacas gogoratzeko hainbat ekitaldi egingo da hilaren 13ra bitartean Bilbon, Polizia ereduari xake! lemapean. Ertzaintzaren pilotakada batek Basauriko gaztea hil zuela urtebete pasa denean, egungo polizia ereduari buruzko hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dira, besteren artean.

Cabacasen heriotza "istriputzat" jo du Ertzaintzak, pilotakadatik urtebetera

Duela urtebete, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek larri zauritu zuen Iñigo Cabacas Bilbon. Handik lau egunera hil zen, Basurtuko Ospitalean. Gertatutakoak ez dira argitu; ikerketa geldirik dago, eta ertzainik ez dute inputatu. Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondoren hitzetan Cabacasen heriotza "istripua" izan zen, "inork ez zuelako nahi egindako mina eragiterik".

Medikuak sinesgarritasuna eman dio Bartzelonan begia galdu zuen emakumearen bertsioari

Ester Quintanak begia galdu izana gomazko pilota batek eragin zezakeen. Hori ondorioztatu du Bartzelonako Auzitegiko medikuak. 42 urteko emakumeak dio Mossoek jaurtitako pilota batek begian jo zuela azaroaren 14ko greban Bartzelonan izandako istiluetan. Bestalde, Generalitatek berriz ere azaldu du poliziak ez zuela halako armarik erabili.

Gomazko piloten erabilera debekatzea aztertzen ari dira Katalunian

Kataluniako barne-sailak istiluen kontrako estrategiaren inguruan gogoeta egingo du. Ramon Escadaler kontseilariak esan duenez, gomazko piloten erabilera bertan behera uztea erabakitzen badute, polizia eredu osoaren berrikustearen ondorio izango da. Gaur Kataluniako hedabideek jaso duten albistea da.

Nafarrate: "Ares jaunaren jarrera harroputzak eta odol hotzak min handia egin digu"

"Herrizaingo Sailak uneoro bere mesederako izan den ikerketa bideratu du, eta, euren burua arriskuan ikusi dutenean, Poliziaren bertsioa baino ez dute egiatzat hartu. Bestalde, esan beharrik ere ez dago, Ares jaunaren jarrera harroputzak eta odol hotzak min handia egin digu". 2012ko martxoaren 29ko greba egunean, ertzainen karga batean larri zauritu zen Xuban Nafarrate gasteiztarraren hitzak dira. Berria egunkarian egin ditu adierazpenok, Anakoz Amenabarrek egindako elkarrizketan.

Artxibatu egin dute Xuban Nafarratek Ertzaintzaren aurka jarritako salaketa

Xuban Nafarrate gasteiztarra larri zauritu zen 2012ko martxoaren 29ko greba egunean, ertzainen karga batean. Salaketa jarri zuen polizien aurka, baina Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak artxibatu egin du, epaileak dioenez, zauriak ez zituelako Ertzaintzaren gomazko pilotakada batek eragin.

Bartzelonako feministak gomazko pilotak erabiltzearen aurka

Ester Quintanak begia galdu zuen azaroaren 14ko greba orokorreko manifestazioan, Bartzelonan. Mosso batek jaurtitako gomazko pilotaren kolpearen ondorioz galdu zuen begia. Quintana zauritu eta hilabetera, abenduaren 14an, ehunka feminista elkartu ziren Bartzelonan begi bat estalita.

Istiluen aurkako Mossoen buruak kargua utzi du, azaroaren 14ari buruzko txosten bat ezkutatzeagatik

Sergi Pla Istiluen aurkako Mossoen buruak, A-14ko grebari buruzko txosten polizial bat ezkutatu zuela-eta dimisioa aurkeztu du. Jakin berri denez, Felip Puig Kataluniako barne sailburuak ere intentzio bera zuen Masek karguan berrezarri aurretik.

Bideo batek baieztatu du pilotakada batek jo zuela begian Ester Quintana

Bideo berri baten eta Brigada Mugikorreko polizia baten testigantzen berri izan ostean, azaroaren 14ko greba egunean Bartzelonan begian zauritu zuten 42 urteko emakumeak –Ester Quintanak– Mossoen pilotakada bat jaso zuela baieztatu ahal izan da, Felip Puig Kataluniako Barne ministroak gaur arte bestelako bertsioak defendatu dituen arren. “Iritzi publikoak bazekiena berretsi da: poliziak zauritu zuen Quintana”, diote orduan gertatutakoa hurbiletik jarraitu duten hedabideek, Setmanari de Comunicació Directa agerkariak kasu.

Gomazko pilota batek tirokatuta, emakume batek ezkerreko begiko ikusmena gal dezake Bartzelonan

Esquadra Mossoek jaurtitako gomazko pilota batek ezkerreko begian ikusmenik gabe utz dezake 42 urteko emakume bat Bartzelonan. Asteazkeneko greba orokorraren karietara antolatutako manifestazio batean kargatu zuen Kataluniako polizia autonomikoak eta emakumeak, zaurituta, Sant Pau ospitalera joan behar izan zuen. Ospitalean begia salbatzea lortu zuten baina ikusmena galduko du ziurrenik.

54 urteko emakume madrildarra larri dago, gomazko pilota baten tiroagatik

Uztailaren 11n meatzarien aldeko manifestazio batean parte hartzen ari zela, gomazko pilota batekin tirokatu zuen poliziak 54 urteko emakume bat Madrilen eta egoera larrian dago geroztik. Senideek kontatu dutenez, oinez iritsi zen ospitalera baina jasandako kolpearen eraginez neumotorax bat izan du eta kaltetuta dauzka gibela eta giltzurrunak. Beheko bideoan (1:30) ikusten da emakumea nola erortzen den lurrera pilotakadaren eraginez.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys