Gomazko pilotak darabiltzaten poliziek bideo-kamera eraman beharko dute Frantziako Estatuan

  • Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak iragarri duenez, gomazko pilotak tirokatzeko armak erabiltzen dituzten polizia-agenteak larunbat honetatik aurrera bideo-kamera ere eramango dute, arma horiek nola erabiltzen dituzten erregistratuta gera dadin.


2019ko urtarrilaren 23an - 12:29
Polizia frantses bat gomazko pilotak tirokatzeko arma eskuan duela (argazkia: Nerban del Burn / CC-by-sa).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Frantziako Estatuan zeresana ematen ari den istilugileen aurkako lege-proposamena eztabaidatzen ari den batzorde batean iragarri du Castanerrek berria.

Jaka Horien mugimendua agertu denetik Frantziako Estatuan geroz eta ugariagoak bihurtu diren istiluetan, gomazko piloten eraginez lau lagunek ikusmena galtzerainoko lesioak jasan dituzte Castanerrek berak aitortu duenez –benetako zifra 17 lagunekoa izan daiteke, David Dufresne kazetariak eta Désarmons-les kolektiboak egindako zenbaketen arabera–.

“Bakar bat ere ez da onargarria baina denak ikertuko ditugu zehazteko zein arrazoirengatik gertatu den hori eta zer baldintzetan”, azaldu du Castanerrek.

Poliziak bideo-kameraz hornitzeko erabakiak erdibideko soluzioa dirudi, nolanahi ere. Azken hilabeteetako manifestazioen aurka poliziak arma horiek nola erabili dituen ikusita, Jacques Toubon Frantziako Arartekoak berak ere gomazko piloten “suspentsioa” galdegin du, arma horiek daukaten arriskuagatik. Jarrera bera adierazi du La France Insoumisek ere.

Asmo horien aurka, ordea, Castanerrek defendatu du poliziak gomazko pilotarik tirokatuko ez balu, are zauritu gehiago izango liratekeela.

Euskal Herrian eta Katalunian ere aspalditik dira eztabaidagai indar polizialek erabiltzen dituzten material horiek, besteak beste Iñigo Cabacas gaztea hil zuten egunean erabilitako armak izan zirelako, baita Esther Quintanari Bartzelonan begia galarazi ziotenak ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
2024ko otsailaren 14
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

2023ko martxoaren 13
Begiz begi

2020ko uztailaren 3
25 urte Rosi Zarra hil zenetik
Egia zor diete

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!