Politika > Euskal gatazka > Aro politiko berria > Euskal bake prozesua

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-06-22 | ARGIA

Ohar bidez jakinarazi dute azaroaren 25ean egitekoa zen martxa handiaren data aldatu dutela. Frantziako Gobernua bake prozesuan "engaiatzeko" eskaera egingo dute.

Euskal bake prozesua kanaleko multimediak
2017-03-10 | Mikel Asurmendi
IV. Foro Soziala gaur Donostian akordio zabala xedetan

IV. Foro Sozialaren hitzordua arratsaldean da EHUren Ibaetako campusean, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Antolatzaileek presoen eta iheslarien auzia modu bateratuan landu nahi dute.


2017-02-27 | Mikel Asurmendi
Blokeoa gainditzeko bi topagune: Donostia eta Miarritze

Bilbon iragarri zuten IV. Foro Soziala, presoak eta armagabetzea lehentasun. Donostian eta Hendaian (martxoaren 10ean eta 11n) egitekoak ziren topaguneak. Hendaiakoa Miarritzera eraman da, eta martxoaren 17-18ra atzeratu.


2017-02-05 | I˝aki Antiguedad
Poliedroa osatuz

Irakurria dut sinplea dena ez dela existitzen, sinplifikatua baino. Mundu konplexua da gaurkoa, inondik ere, likidoa, eta bera eraldatzen joatea helbide dugunon erronkarik handiena konplexua modu eraginkorrean kudeatzea da, norabide zabal argian betiere. Hortaz, orain arte ohikoak izan ez diren behatokiak, ikusmolde-pentsamoldeak eta ekinbideak behar ditugu. Sozio-politikoan behar ere, saretuak, prozesu batera uztartuak, prozesurik gabe ez baita proiekturik.

Ildo horretan, euskal lurretan... [+]


2017-01-01 | ARGIA
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Ipar EHko HELEPek ETAren armagabetzean parte hartzeko deia

Luhuson ETAren armak suntsitzeko prest ziren gizarte zibileko kideen atxiloketak soka luzea eragin du. Jarraipena egiten ari gara.


2016-12-25 | Lander Arbelaitz
ETAren armagabetze zibila abian da

Luhuson ETAren armak suntsitzeko prest ziren gizarte zibileko kideen atxiloketak soka luzea eragin du.


2016-12-22 | ARGIA
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Ipar EHko HELEPek ETAren armagabetzean parte hartzeko deia

Luhuson ETAren armak suntsitzeko prest ziren gizarte zibileko kideen atxiloketak soka luzea eragin du. Jarraipena egiten ari gara.


2016-12-22 | Hamaika Telebista
Bakea: egia oso baten bila
MULTIMEDIA - Ertzak

Egia, justizia, erreparazioa, etengabe entzuten ditugun hitzak; baina oraindik lehen fasean gaude? Genero ikuspuntutik nolako memoria egin dugu? Eta bake bidean zein ispilu eduki ditu Euskal Herriak? Horri buruz aritu gara, Amaia Alvarez (kazetaria), Iñaki Egaña (historialaria) eta Julia Mongerekin (Intxorta 1937).


2016-12-19 | Lander Arbelaitz
Sinadura bilketa abiatu dute "bakearen artisauak beherala askatu" eskatzeko

ETAren armagabetze prozesua abiarazi eta lehen arma multzo bat suntsitzeko prozesuarekin lotutako bost pertsonak askatzeko eskatuz sinadura bilketa abiatu dute sarean. Egun bakarrean 6.000 sinaduratik gora jaso ditu eskaerak. "Bakearen artisauak berehala eskatu" dio aldarriak.


2016-12-19 | Lander Arbelaitz
Baionako manifestazioko argazkiak

Traktoreek ireki zieten atzetik zihoazen 4.000 laguni bidea, Baionako karriketan barrena. Protestaren argazki galeria segidan.


2016-12-18 | Lander Arbelaitz
ETAren armagabetzea gizarte zibilaren esku geratu dela aldarrikatu dute Ipar Euskal Herriko mobilizazioetan

"Bai, armagabetzearen prozesu hori bururaino eramango dugu. Atzotik badakigu gure eskuetan dagoela. Guri doakigu behar diren bermeak sortzea eta armagabetze horrekin gatazka honek sortu dituen ondorio guztiei aterabidea ematea", adierazi du larunbatean Bake Bidea mugimenduko presidente Anaiz Funosasek Baionan egindako manifestazioan.