Dozenaka herritar Baionako suprefeturaren aurrean bildu dira kanpin-dendekin bake prozesua eta euskal presoen alde

  • Bakearen Artisauak eta Bake Bideak elkarteek deituta, dozenaka pertsona ari da biltzen Baionako suprefeturaren aurrean, bake prozesua dela eta Parisi engaiamendu handiagoa eskatuz, eta Ion Parot eta Jakes Esnal euskal preso politikoen eskatasuna eskatzeko.

Argazkia: @Artisans_Paix)

2022ko otsailaren 18an - 15:56
Azken eguneraketa: 17:07
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Urtarrilaren 8ko Baionako presoen aldeko manifestazioan iragarri zuten mobilizazioak beste fase batera eramango zituztela, besteak beste desobedientzia zibila erabiliz. Joan den asteazkenean iragarri zuten ostiral honetan egingo zutela mobilizazioa, baina zehaztu gabe zer eta non.

16:00etatik aurrera hasi dira biltzen suprefeturaren aurrean eta sare sozialetatik dei egin diete herritarrei haiekin biltzera: “Zatozte eta ekarri janari, lo zaku eta oihal etxeak!”. Pentsatzekoa da, beraz, gaua bertan pasatzeko asmoa dutela. Polizia ere iritsi da istiluen aurkako jantzi eta materialez hornituta, eta suprefetura babesteari ekin dio.

 

 

Bake Bideaneko Anais Funosasek egindako adierazpenak bildu ditu Iurre Bidegain Kazeta.eus-eko kazetariak:


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.