Michelle Angiolillo anarkista hil zuten Bergarako kartzelan garrotez

Duela
128
urte
Nafarroako Artxibategia - Ubaldo Brunet Goitia

1897ko abuztuaren 20an,

Michelle Angiolillo kazetari eta anarkista hil zuten Bergarako kartzelan garrotez. Egun batzuk lehenago Canovas del Castillo Espainiako gobernuburua hil zuen Arrasateko bainu-etxean. Montjuïceko prozesuan torturatu eta exekutatutako anarkistak mendekatu nahi izan zituela adierazi zuen hil aurretik.

Egun, Bergarako kartzela gaztetxea da, eta Angiolillo preso egon zen zelda da bere izena daraman liburutegia. 

Hil aurretik, apaiz bat anarkista gaztearengana hurbildu zen Jainkoarekin bakeak egin eta kristau bezala hil zedin. Angiolillok antzarak ferratzera bidali zuen.

Exekuzioa ikusi zuten lekukoek kontatu dutenez, Rafael Salillas Huescako antropologoak kasu, Angiolilloren azken hitza “Germinal!” izan zen, nolabait, “sortuko dira besteak” esan nahian.

Exekuzioaren argazkiak dira goikoa eta ondorengoa.

Iturria:

Mikel Zubimendi, Angiolillo, el Anarquista que mató a Cánovas: Mi vida por la tuya (7K, 2020ko otsailak 2).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik