Arrozak eraikuntzarako ere balio du

  • Bingjian Zhang buru duen ikerlari taldeak arrozari buruzko aurkikuntza bitxia argitaratu du American Chemical Society aldizkarian. Horren arabera, duela 1.500 urte Txinan arrozez egindako orea erabiltzen zuten eraikuntzan, harrizko blokeen arteko tarteak betetzeko.

(Irudia: Chinese paintings)
(Irudia: Chinese paintings)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arroza karea baino eraginkorragoa zen tenperatura altuen eta hezetasunaren kontra, eta lurrikaretan ere hobeto eusten zion. Amilopektina izeneko karbohidratoak ematen dizkio arrozari eraikuntzarako egoki bihurtzen duten ezaugarri horiek. Zhangen arabera, “garai hartako mugarri teknologiko nagusietakoa izan zen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!